kritiken hemeroteka

8.787 kritika

« | »

Ordu alferren segida / Jon Casenave / Elkar, 1985

Ordu alferren segida Mikel Antza / Susa, 1986-07

Poesia atalpean ezarria izan arren, Casenaveren lan berri hau ez da poesia soilik, edo poesia izanik ere, beste zerbait ere bada. Aurretik ere ezagunak dira Casenaveren lanak, “Ustela” sailean argitara emandako “Zutaz amoroski” esaterako (nahiz eta “Elkar”ek egindako argitaldiari honen solapan “Iadanik argitaratutako liburuak” ezarri ondoren hutsune beldurgarria agertu. Casenavek erregearen kortean eta erresumako bide eta ibaietan gaindi ibilitako olerkari baten autobiografiazko apunteak eskaintzen dizkigu, olerkari zaharraren gogoeta patxadatsu eta harat-hunatkoaren bidez. Casenave olerkariak alter-ego bat sortu du, olerkari zaharra, bizitzaren azkenean mendi bazter batetara igo eta heriotzaren zain dagokion bitartean iragandakoaz oroitzen solastatzen dena. Bizitzan zehar botatako bertsoak non, noiz eta nota jaulki zitzaizkion oroituz. Bere memoria ahulari lapurtuz. Hala izanik, maiz, olerkiak edo bertsoak baino bere bizitzaren garai desberdinetako zertzeladak oroitzen zaizkio, bidenabar, autokritika gaitzetsi gabe ene orduko bertsoak lantuak ziren, dotoreak eta… ospetsuak nolabait erraiteko. Hiru partetan banantzen da oroitzapena: erregearen gortean iragandakoa; handik ihes bidetan erromes gisa ibilitakoa; eta azkenik azken egoitza hautatutako mendian igarotakoa. Bizi-filosofia esperientziak antolatutako bat erakusten digu olerkariak. Inguruneari so egiteko modu bat. Olerkien bidez ingurune hori atxemateko moldea. Iragandako denbora baten kronika eskaintzen digu Casenavek, baina agian gaur egunekoari buruz zerbait esan nahiez. Kea eta burrunbatik urruti dabil Casenave liburu honetan, zelai baten erdian jesarrita paisaiari so eginez, eta gogoeta eginez… Erabilitako hizkeraren bidez arras ongi pasarazten duen garai erdi-mitikoa.

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Barazkijalea
Han Kang

Jon Martin-Etxebeste

Café Mokka
Jabier Muguruza

Aiora Sampedro

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak