« Atabala eta euria | Amets bizia »
Atseden laburra / Gudmundur Steinsson / Antzerti, 1985
Atseden laburra Mikel Antza / Susa, 1986-07
Jon Kortazarrek ematen digu idazle islandiar honen berri. Nobelagile eta antzerkigile dugu Steinsson, Kortazarrek dioskunez bere herrian eta ingeles hizkuntzako herrietan ospetsu egin dena. Antzerki lan hau irakurriz argi geratzen da Steinssonek deshumamizazio prozesuen salaketan bide teatrala saiatu duela Kortazarrek esan bezala. Eta komunikabidez inguraturik bizi den sendi baten barnean gertatzen den inkomunikazioa. Gaia oso gaurkoa du “Atseden laburra”k, eta ekitaldiak etendura batek bestearen atzetik osatzen dituzte, telefono deia, telebista. Egitura zaila du antzerki-lan honek, baina ongi erakusten du gizarte aurreratuetan bizi den problema larri hori, komunikazio zailtasunarena. Kortazarrek sarreran aipatzen du belaunaldi desberdinen hitz egiteko moldeak bereizten saiatu dela, eta hein batean lortuko zuen, baina itzulpenari buruz zer esanik franko badago. Hasteko, eta lehenik, hiru belaunaldiei naturaltasuna falta zaie hitz egiterakoan. Agian jatorrizkoan ere inpresio hori eman nahi da, baina ez nago oso ziur hori izan denik Steinssonen asmoa. Gauza kuriosoak agertzen dira. Adibidez, batean poltsa agertzen da eta bi lerro aurrerago boltsea. Ortografia hutsak ere larregitxo dirudite: orixe, biotza. Eta gramatikazkoak: Beste guztien zain egon behar ditugu, Pentsatzen dut ez zinela jaten hasi ezta? Eta abar. Eta azkenik akats tipografikoak edo, testu guztian gailen ageri dira. Guzti horrek itzulpena kaskarregia egiten du.
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi
Turismoa
Asier Basurto Arruti
Maialen Sobrino Lopez
Garondoan
Gorka Bereziartua
Mikel Asurmendi
Geratzen dena
Ione Gorostarzu
Maddi Galdos Areta
Mirande, herriminez, ezin-minez
Jon Mirande
Mikel Asurmendi