« Hauts zaharrak noizbehinka harrotu behar | Anabitarteren lan osoa argitaratua »
Sei ipuin amodiozko / Xabier Mendiguren Elizegi / Susa, 1985
Sei ipuin amodiozko Mikel Antza / Susa, 1986-11
Xabier Mendiguren Elizegiren lehen liburu honetan egilearen luma sorpresiboak eman ditzakeen fruituetariko batzuk besterik ez dira agertzen. Egileak hautaketa tematiko baten arabera moldatu du liburua, ipuin bakoitza bai testuinguruz eta bai amodioa, hori baita gaia, abordatzeko modua erabat aldatuz. Formalki aniztasuna eskaintzen du Mendigurenek, eta hizkuntzaren menderatzez harrigarria. “22 ebaki” izeneko ipuina dateke borobilena, efektistena, gustagarriena. Bai makabrotasunerako joera nabari zaio hor beasaindarrari; baina horretaz gain zinemarekiko eta txabakanotzat hartu ohi den kultura edo subkulturarekiko gustua ere antzematen da beste ipuinean. Eta oro har, “happy end”ari muzin egitea. “Nenufare zuria edo lshmir eta Guzmuden ipuin zorigaiztoko eta moralexa mingotsa” izeneko ipuinean agertzen da hori nabarmen. Mendigurenek ez du maite amaiera zoriontsurik, nahiz eta ipuinak ongi amaitzen trebea den. Liburua irakurtzean, irakurtzen amaitzean, saskian hain fruitu gutxi egotea da sentipen nagusia; hori bai, sei fruituak gozoak dira. Zaleak sortuko ditu liburuak, Mendigurenen hurrengo produkzioaren zain geratuko direnak, ziurrenik.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi