« Filme baten plastizitatea duen nobela | Paixibo »
Ihesi / Kartxi / Susa, 1986
Ihesi Mikel Antza / Susa, 1987-07
Poesiarekin hartueman anbiguoa dugunontzat ez da erraza plazeraren arabera neurtzen den epaietik at ibiltzea. Iritzi justifikatu eta dokumentatuak botatzea, hala nola kritika konparatiboak egitea ez dela nire trebeziarik aipagarriena aitor dut. Inprimategira sartu aurretik ezagutu nuen liburu honen makinazkribua, eta laudorioak orrialde batetan transkribatu nituen. Oker ez banago freskotasuna eta indarra azpimarratu nituen harako hartan (eta oker egotekotan, horiek dira oraingo honetan azpimarratu nahi ditudanak). Kartxiren “Ihesi” honek bi kualitate horiek demaioten beste bat ere badu: zuzentasuna. Ez zentzu moralean, baizik eta norabidezkoan. Kartxik ingurua galdetzen du, edo esperientzia kolektiboez mintzo da, bigarren pertsona ezezagun eta beti desberdin bati zuzendutako birao, mehatxu eta deklarazioen lekuko bilakatzen du irakurlea. Biluztu egiten da, eta bost axola zaio, afera ez doala gurekin esango baligu bezala. Asfalto, su eta pottaz apainduriko ingurunean gertatzen den batailaren aurrean bi aukera ditu irakurleak, inplikaturik sentitzea, edo lekuko kuxkuxeroaren antzera tertulia aspertuetan kontatzeko anekdota artxibatzea. Kartxiren poemak baina argi mintzo dira, hor gelditzekotan zipriztindurik amaitzeko arriskua onartu. Poema horien bidez bat da mintzo dena, baina indibiduala ez den giro baten berri emateko mintzo da; ni eta nire kolegak. Graffitien iragankortasuna dutela poemok egotzi diezaieke norbaitek. Graffitien eraginkortasuna dutela kontrajarri dezake beste batek. Ez dira poema neutroak, biziak dira. Atsegin izan zaizkidan poemen zerrenda bat egitearen ezinezkotasun eta hutsaltasunari muzin eginez, liburua ostera zabaldu eta “Puta bat hil duk!” poema irakurriko dut.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui