« Egiaren egarriz | Espaloian dago munduaren xilkoa »
Ni ez naiz hemengoa / Joseba Sarrionandia / Pamiela, 1985
Ni ez naiz hemengoa Edorta Jimenez / Susa, 1989-06
Droga gogorrekin zaletuta dagoenak ez du “gogokoena eta gainerakoak” bereizketa egiten “daukadana eta ez daukadana” ezberdintzen baino. Badirudi literaturaren bizioa dugunok ere antzera egiten duguna, olerkariak, nobelagileak, kazetariak ala zer besterik ote garen zehazten burua nekatu gabe, idatzi egiten baitugu, besterik gabe. Ardura duena idaztea bera baita. Hala bada —eta halaxe dela ematen du— ez da harritzekoa Joseba Sarrionandia, hasieran poeta, gero narratzailea eta azkenean entsegugile bihurtzea. Ez gaitu inondik inora ere miraritzen.
“Ni ez naiz hemengoa” bilduma osatzen duten saiotxoak laburrak dira, behinola Argia astekarian argitaratu izaten zituenen antzekoak. Nik neuk, literaturgintzaren inguruan, eta literatur ihardueraren eraginez, holaxe sortuta ikusten ditut saiook, hots, literaturaren zerbitzupean. Horretara, koloreen gainean hitz egiten badigu Sarrionandiak, arazo hori, inoizkoren baten, izkribatzean bertan agertu zaiolako egingo digu hitz, erudizio frogak ematearren barik. Bere burua argitu guran dabilen azterlariak bidean egindako idaztoharrak dirakete hemengoak, bada.
Arestian esandakoak esanda, bada beste ikuspunturik ere kontutan izan beharrekoa “Ni ez naiz hemengoa” liburuari dagokionean. Hurrengoa da. Errenazimenduko gizakiak, edota aintzinate klasikokoak, errealitateko alor edo adar ezberdinetan aditua izateko era izaten zuela, itxuraz. Gaur egungo idazlea, berriz, eta “munduak” sortu eta osatu behar dituen “jainkoa” den heinean, Errenazimenduko orojakilea izatera kondenaturik bide dago, sekula ere izaten lortu barik aitzitik, ikaragarri biderkatu, sakonagotu eta korapilatu baitira jakintzaren adarrak. Jakingura asegaitzak, gaixoa ere beharbada, horrexek eragiten du idazlea paperez paper erratzera. Amaierarik ez duen bidaia da hori baina, baita behin hasiz gero uzterik ez dagoena ere. Tragedia hau bilakatzen den bitartean —gosez eta goseak hildakoena tragedia larriagoa da, nonbait—, atsegin gaitezen liburua osatzen ehunen bat lantxoekin. Arrengura eta melankolia ezabatu alde.
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi