« Egiaren egarriz | Espaloian dago munduaren xilkoa »
Neskazale gazte baten balentriak / Guillaume Apollinaire / Elkar, 1988
Neskazale gazte baten balentriak Edorta Jimenez / Susa, 1989-06
Inoiz Gorrindorekin hitz egiteko parada baneza, zuzen eta artez galdetuko nioke liburu honen sorburuan dagoen kausaren gainean. Akaso, euskal literaturak behar duen generoa betetzearren egin du pornografiaren eremuan situa dezakegun liburu honen itzulpena. Beharbada, nork daki, ariketa gisa egin du Gillaume Apollinaire poeta handiaren lan honen itzulpena. Agian, kartzelako lau horma estuetatik ihes egiteko biderik gogokoena amets egitea duelako egin du traslationea. Zerguragatik egin duela ere, ondo eginda dago itzulpena, “neskazale” hitzaren orden “Don Juan” ipini izan balu hobe iritzi niokeen arren.
Liburuan kontatzen direnak ez dira beste munduko ezer —zorionez, ez baitugu hango “sexu-paradisurik” sinesten—. Halako mutil nerabea oporretan doa landetxera, emakumez inguratuta biziko delarik bertan, uda batez. Uda horretan izango du sexu-bataioa, konfirmazioa eta diplomatu-agiria ere, erreskadan eta hurrenez hurren, ikasle aurreratua baita lehen pertsona erabiliz narratzen ari zaigun hori, alafede! Zer esanik, gizonezkoen hankarteko mondongoa gotortzeko balio badu ere, ez dakit nik zer esan jario femeninoei dagokienean. Eskenaren batetan, tira, umeldu egiteko ahaleginak egiten ditu horrek baina, gainerakoan jai dugu.
Amaitzeko, itzulpenaren doitasun, egokitasun eta beste zenbait tasunez ezer esan ez badut ere, askotxo merezi duela esan. Bestalde, gustura irakurriko nituzke “Les Onze Mille Verges” hura ere euskaraz. Ea zuk zeuk euskaratzen diguzun, Karlos.
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi
Turismoa
Asier Basurto Arruti
Maialen Sobrino Lopez
Garondoan
Gorka Bereziartua
Mikel Asurmendi
Geratzen dena
Ione Gorostarzu
Maddi Galdos Areta
Mirande, herriminez, ezin-minez
Jon Mirande
Mikel Asurmendi