« Egiaren egarriz | Espaloian dago munduaren xilkoa »
Lau gartzelak / Nazim Hikmet / Susa, 1986
Lau gartzelak Edorta Jimenez / Susa, 1989-06
Arriskua dugu, ekonomian ez ezik kulturan ere inperialismoaren erdigunean erditzen direnak baino besterik ez ezagutzeko. Nork daki ganorazko ezer gure artean ekialdeko kulturaz, ekialde hori inoiz Europa izan bada ere. Urrun dago Turkia, film pare hura gorabehera. Gabriel Aresti, espirituz aitzindaria eta gogoz ezkerrekoa, akats hori zuzentzen saiatu zen, beste hainbat korapilo oker askatzen ahalegindu zen bezalaxe. Horrela bada, Nazim Hikmet turkiar idazlearen “Lau gartzelak” isuri zigun euskarara. Lehen argitalpena aspaldiko Kriselu hartan egin bazuen ere, Susak berrargitaratu du “Gabriel Arestiren Literatur Lanak-8” horretan. Esan behar, baita, oraindik ere aintzinakoaren aleren bat geratzen dela liburu dendetan, Arantxa Urretavizcayak egin zion hitzaurreaz gozatzeko eran.
Nazim Hikmet (Nemet Nazim Bey) Salonikan (Turkian) 1902 jaio zen, 1963an hiltzeko. Osasun arazoak zirela eta, utzi egin behar izan zuen “Itsakea Eskola”. Komunismoaren ideia, Moskuko Unibertsitean ikasi zuen. Kemal Ataturk-en iraultzan ere tartekoa izan zen. Hogeita zortzi urteko gartzela zigorraldia ekarri zion horrek. Saiakera, nobelagintza, olerkigintza eta beste generoak landu zituen. Tituluen artean, “Atzerria, ofizio latz hau”, “Giaconda eta Si-Ya-U”, “Taranta Babu-ri eskutitzak”, “Turkiar elea”, “Hil-etxea”, e.a.
“Lau kartzelak eta beste zenbait poema” izeneko horretan ageri direnak, poema lau eta zuzenak dira, autobiografikoak, zeintzuetan gartzela, sorterria, etxekoak, borroka eta halakoak erabiltzen diren gaitzat. “Hamdi 1366.an jaio zen / Kabak-eko basa-herrian, Texerkex-etik hurbil. /… / El-gorrai 1377.an eduki zuen, / eta eskuak lotu zizkioten. / 1388.an ibiltzen hasi zen / eta 1339an bukatu arte / bere munduak zituen / berrogei etxeak / eta lau kaleak / zapaldu zituen”. Halaxe hasten da “Lau gartzelak” hori. Literatur-gidek diotenez, berak berriztatu zuen, sustraitik, turkiar literaturgintza. Gurean, aldiz, ezezaguna da, albo batera utzita Maskarada Antzerki Taldearen “Gernika 16’30, H.S.O.” izenekoa Nazim Hikmet-en harako poema hark burutzen zuen, Hiroshimako umearenak, alegia. (Kantu bat; 254. orr.) Maskaradaren bertsioa eta Arestirena ez datoz bat, aitzitik. Gernikako eta Hiroshimako umeak, sarraskituriko ume guztiak, bat gara, ordea. Ederto ulertu dugu Nazim Hikmet.
Puntobobo
Itxaso Martin Zapirain
Jon Jimenez
Txori Gorri. Andre siux baten idazlanak
Zitkala-Sa
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Profilak (Mugetan barrena)
Amaia Iturbide
Paloma Rodriguez-Miñambres
Paradisuaren kanpoko aldeak
Bernardo Atxaga
Mikel Asurmendi
Iragan atergabea
Julen Belamuno
Asier Urkiza
Paziente isila
Alex Michaelides
Nagore Fernandez
Eromenaren laudorioa
Erasmo Rotterdamgoa
Aritz Galarraga
Coca-Cola bat zurekin
Beñat Sarasola
Mikel Asurmendi
Olatuak sutzen direnean
Haritz Larrañaga
Jon Jimenez
Amaieratik hasi
Naia Torrealdai Mandaluniz
Amaia Alvarez Uria
Ehun zaldi trostan
Ainhoa Urien
Aitor Francos
Urrats galduen hotsa
Luis Garde
Jose Luis Padron
Simulakro bat
Leire Ugadi
Ibon Egaña
Bigarren sexua
Simone de Beauvoir
Mikel Asurmendi