kritiken hemeroteka

8.791 kritika

« | »

Ipuin barreka / Felix Bilbao / Euskaltzaindia, 1959

Ipuin-barreka Kepa Enbeita / Jakin, 1959

Ona liburu barri bat. Ipuin txorta bat dogu. 1954’garren urtean Euskaltzaindiak saritutako ipuin-txorta. Gure Aita Felix gaztearen luma bizkorretik urten daben 54 ipuin eder, barre osasungarria ta alaitasun sanoa sorrarazteko aproposak. Bere euskera, bizkaiera, erri-errikoa dogu, errez-erreza. Ba-dauka sua ta gatza. Bizkaierak berez ei dauko, danak dinoenez, grazia berezi bat ipuinetarako. Izan be Kirikiño aundiaren lana dauko gure euskerak, eta oneri zor deutso nunbait bere fama au.

Ipuin oneek irakurritakoan auxe esan eban Aingeru Irigaray euskaltzain jaunak: — Zu, ta ipuin auek egin dituena praillea dala diozu? — Bai, jauna. — Gezurra dirudi praille batek orrenbesterañoko gatza ta grazia eukitea…

Zer uste eban ba Irigaray jaunak? Prailleak gatzbakoak dirala? Aita Felix ez beintzat. Mutilla agiri yaku bera gatz-kontuan. Benetako euskaldun osoaren berbeteak zelako giarra ta mami gizena daukon jakiteko, liburu gitxi topauko dozu au bailio egokiagorik. Beraz, barre egitea, ta barre egitea euskeraz, ba-ditu balio bi, nere ustez, liburu goxo onek.

54 ipui goxo, barregarri… gure mundu onen damoskuzan nekeak arintzeko, bizitza alaitzeko, berebizikoak.

Ia, ba, euskaldunak, eta batez be bizkaitarrak, abegi ona egiten deutsazuen. Eta zuri Aita Felix: zure liburu au eztaiteia azkenengoa izan. Zure luma bizkor ori eztagizula ugerraz beteten itxi. Azken agurrean diñozun lez, izan zaiguzala laister zure irakurleekin barriro.

Azken kritikak

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak