« Odolaren mintzoa | Gabriel Aresti II edo Zelaietaren biographia »
Pertsonaia euskal nobelagintzan / Karlos Otegi (Dionisio Amundarain) / Gero, 1976
Pertsonaia euskal nobelagintzan / Jakin, 1977
Gaitzat euskal nobelagintzako pertsonaia duen lizentziatur tesi hau bi zatitan moldatu da. Lehenak, “Analisirako elemenduak”, bi kapitulu ditu: “Nobelako pertsonaia”, metodologikoa, eta “Euskal nobelagintza, azterkizunaren ikuspegi orokorra”. Bigarren zatian, lau kapitulutan, euskal nobelagintzako lau pertsonai-mota aztertzen dira: “pertsonaia indibiduala iraunkorki eraikia” (D. Agirre, Garoa), “pertsonaia indibiduala existenzial gatazkan” (J. L. Alvarez Enparantza, Leturiaren egunkari ezkutua), “pertsonaia kolektibua bere baitan urratua eta bere buruari oldartua” (A. Lertxundi, Ajea du Urturik), eta “pertsonaia babesgabea” (M. Ugalde, Itsasoa ur-bazter luzea da).
Gure literatur kritikaren alor soilean, guztiz onuragarria gertatzen da Karlos Otegiren saioa. Tresneria kritiko nahiko zorrotz bat bereganatu du eta aski zorrozki erabiltzen jakin du, batez ere Garoa-z eta Leturia-z ari denean, niretzat lanaren parterik baliotsuenak. Urturi-ri dagokionez, azterketa nahiko osagabea iruditzen zait: Garoa-n hain ongi adierazten den pertsonaia-kontalari erlazioaren arazoa ez da azpimarkatzen, eta hori da hain zuzen, beti nire ustez, Lertxundiren nobelaren punturik ahulena, zeren Urturi-n pertsonaia-mota berri bat eraikitzen bada ere, erabiltzen den kontalaria funtsean Agirrerena bera baita. Ikus adibidez hainbat kapituluri sarbidea egiteko modua: kontakizunaren argigarri edo giltz gertatzen den proposamen orokor batetan datza bi kasuetan. Itsasoa ur-bazter luzea da euskal nobelatzat hartzea ez zait bidezkoa iruditzen, definizioz euskal nobela bat ez delako, hain zuzen. Pertsonaia-mota berri bat aztertu nahiak ez du aukera zilegiztatzen, eta, bestalde, lana argitaratu orduko euskal ordain jatorrak publikatu direla hartu behar da kontutan. Puntu horretan, lana zaharkitua agertu da. Editoreen erruz dudarik gabe, baina zaharkitua. Bestalde, Otegiren azterketak ez ditu saihestu lizentziatur tesien akats jakinak. Batez ere, erabili den bibliografiako autore eta kritika lanen aipuez ari gara; ugariegiak dira eta badirudi egilea ez dela gauza izan informazio guzti hori mamitzeko eta irakurleari landuagoturik emateko. Aipu-ugarikeria hori epai-mahai baten aurrean zilegizta daiteke beharbada, baina ez esku-libururen forma hartzen duen zerbaitetan, irakurlearentzat azterketaren erritmoaren hauskarri eta ihardukiaren astungarri besterik ez baita gertatzen. Baina gogoeta hauen ondorioz ez beza irakurleak pentsa Otegiren saioa hala-holakotzat hartzen dugunik. Alor gaitz eta eskergabe bat (horregatik gure artean ia lantzen ez dena) hautatzeko ausartzia izan du, eta, berriro diot, saioaren balantzea, oro har, aski positiboa iruditzen zait, batez ere aintzindari gisa ihardun behar izan duela kontutan hartzen bada. Otegiren lanaren orrialdeetan zehar badute euskal nobelagintzaz arduratzen direnek zer ikas eta euskal unibertsitariek non exenplu har.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi