« Gadafi hiltzeko agindua | Baina zein ez zaio esperantzaren bati atxekitzen »
Lehen triptikoa / Joxean Agirre / Durangoko Udala, 1986
Lehen triptikoa Igone Etxebarria / Idatz & Mintz, 1987-12
Nobela honen tramaren ardatza liburuan bertan agertzen dan esaldi baten laburtu geinke: “Ero eta normalen arteko diferentzia kontzientzia kontua da, pentsatzen dut”.
Bakarrizketa dan nobela honetan, ametsa, imaginazioa, eroen mundua, hau da, errealitatetik alde egiteko errekurtso posible guztiak errealitatean bertan txertatuta dagoz, bata eta bestea bereiztea askotan gatx egiteraino.
Pertsonai bakarra dago ekintza guztietan, nahiz eta bere inguruan lantzean behin besteren baten aipamena egin. Eta pertsonai hau aktorea da, honek beste pertsona batzuen pertsonalitatea, izakera hartzeko ahalmena emoten deutso. Beraz, ez da batere erreza jakitea noiz dan aktorea edo noiz dan pertsonaia. Baina, azken baten, badago alderik? Hori da liburuan planteatzen dan gai nagusia.
Liburuaren protagonistak, errealitateko gertakizunak antzerkiko ezenak balira moduan imaginatu egiten ditu. Azken finean, bizitzan pertsona guztiok aktuatzen gagoz, eta bizitza bera antzerki bat baino ez da.
Elaberrian zehar, askotan errepikatzen dan esaldia dogu hurrengo hau edo honen antzekoa: “Kontuak egiten ditut”, “Imaginatzen dut”, “Ez da zaila imaginatzea”. Esaldi honeen ostean berak imaginatutako ezena deskribitzen deusku, baina, zer neurrirarte da imaginazioa ala errealitatea? Ez dago mugarik bien artean, benetakoa dirudiena guzurrezkoa da, eta benetakoak guzurra dirudi.
Bai, bere imaginazioak sortutako ezenak dira, edo holan kontatzen deusku behintzat, baina batzuk benetan bete egiten dira. Ala dana da hitz joko bat, eta benetan egiazkoa dana berak asmakizun bihurtuta kontatzen deusku?
Historiaren momentu baten protagonista zoroetxean dago, baina zer ikusten da zoroetxean? Bakoitzak bereari, bere lanari ekiten deutso, alderdi politiko bat be sortu dabe, hau da, kanpoan dagozanek egiten dabena egiten dabe barrukoak be. Barruan zein kanpoan bakoitzak berea egin eta defenditzen dau. Beraz, pertsonaiak berak atara dauan ondoriora heltzen gara gu geu be: Ero eta normalen arteko diferentzia kontzientzia kontua da, ez besterik.
Ondorio honek zentzua edo logika bat dauka ekintzak planteatuta dagozan kontestu barruan. Zoroetxeko medikuak medikuen papera hartu dabe, eta zoroak bezeroarena, eta hori da guztia, alderantziz izan balitz bardin izango zan, ez zan ezer aldatuko. Momenturen baten badirudi osagileak eurak dirala zoratuta dagozanak.
Beraz, errealitatearen mugetan mobitzen dan pertsonai baten bitartez, errealitate horren ikuspegi deformatua emoten jaku, errealitate horren alde absurdoa erakutsiz.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez