« Bi kontu Petersburgeko | Lehen triptikoa »
Gadafi hiltzeko agindua / Xabier Gereño / X. Gereño, 1987
Gadafi hiltzeko agindua Xabier Mendiguren / Argia, 1987-11-29
“Beste gereñokeria bat” komentatuko duzue askok eta askok honen berri izatean, eta ez zaizue arrazoirik faltako. Izan ere, Gereñoren nobelen ezaugarri guztiak ditu honek ere: euskara erraza eta kontakizun bizia, atsegina.
Bestela ere azal genezake elaberri honen nolakoa: hizkuntzari dagokionez, ez gatzik ez piperrik gabea, kalkozalea, pobrea, euskaltegietako ikasleentzat idaztearen poderioz edo ikasle horien huts berberak egiten dituena.
Bizitasunari buruz berriz, zer esan? Gauzak azkar gertatzen dira bai, baina hemen ere P. Aristik esandako hura aplika liteke: “suspense gutxi, suspenso asko”. Pertsonaiak guztiz estereotipatuak dira, nortasunik gabeak; leku eta giroak dokumentazio gabeak (ez da nahikoa mapa koxkor bat kopiatzea); ekintzak ingenuitate izugarrikoak, sinestezinak; noizbehinkako komentario politikoak, merkeak, negargarriak ez esatearren.
Politika fikzio eta espioi genero honetatik zerbait irakurria dela erakusten du Gereñok, liburu bat baino gehiago aipatzen baitu, baina ez dirudi gehiegi ikasi dienik.
Hala eta guztiz, nik uste dut holako nobelek ere funtzio bat betetzen dutela eta bere txokoa behar dutela euskal literaturaren barnean. Oso exigente ez diren irakurleentzat besterik ez bada ere.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi