« Ziutateaz | Etxaide aitaren urratsen bila »
Baina zein ez zaio esperantzaren bati atxekitzen / Jose Ramon Beloki / GAK, 1987
Baina zein ez zaio esperantzaren bati atxekitzen Xabier Mendiguren / Argia, 1987-12-06
Sarritan irudi lezake ni beti liburuei akatsak bilatu nahian nabilela, ezein liburuk ez nauela asebetetzen, edo gustorago nagoela kontrako kritikak egiten aldekoak baino. Irudi lezake baina ez da hala: nik nahiago dut, askozaz, bikaina erizten diodan lana aurkitu eta halaxe adieraztea, eta horren froga, oraingo hau: J.R. Belokiren ipuin hau irakurri nuenean Chapeau! esan nuen. Sarritan sariketak loteria baino gehiago itsuaren kupoia dirudite, baina kasu honetan ez ziren oker ibili ez, mahaikoak (eta hoberik bazterreratu bazuten kristorena behar zuen).
Bikaintasun horri alderdi askotatik antzematen zaio: lexikoaren hautaketa zehatza, esaldiak josteko modua, narrazioa aurrera eramateko era… Dena den, ipuinak erloju baten makineria izan behar duelako ustea dugunoi zaila zaigu ipuin on batez hitzegitea, eta hobe irakurleak berak arakatu eta dastatzen badu. Gezurra dirudien arren, Belokiren 2. ipuina omen da hau —biak ere luzaro egosi eta hausnartuak baina—; espero dezagun luze baino lehen maisu lanak tajutzen hastea edo jarraitzea.
Gipuzkoako Kutxak estreinatu duen diseinu berri hau ere polita da, baina ezin esango dugu den-dena ere ona denik eta 9 orritako ipuinagatik 250 pta. kobratzea gehitxo iruditu zaigula erantsi behar.
Nola esaten zaio agur ama bati
Uxue Razkin
Peru Iparragirre
Mari-alderrai
Colette
Aritz Galarraga
Erreplika
Maialen Berasategi Catalan
Ibon Egaña
Hegal egiten
Eneko Bidegain
Mikel Asurmendi
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero