« Gazte indarraz, gasolinazko poemak | Abereen mundua »
Tigre ehizan / Aingeru Epaltza / Elkar, 1996
Tigre ehizan Arantza Etxabarria Iturbe / Idatz & Mintz, 1997-12
Euskal literaturak iraun behar badau, frutiu mamitsuakbehar ditu, labeak bertan behera ez jausteko opilak egitea behar dauen legez. Opil bero-beroa —urtebete eskasekoa— Nafarroako labetik jatorku, baina honezkero bere usain gozoa gure herrikotxoko guztietara barreiatu dau. Fruitu mamitsua, aurtengo Euskadi Literatur Sarien irabazlea da gainera.
Okina, nafartarra bera, euskal literaturan fruitu emaile eta frutiu biltzaile. Arboladiek egundo bere ez deutsie nuga fisikoei jaramonik egiten eta oraingoan bere, ipar, hego, eki eta mendebaldeko igaliak fruta-ontzi berean ipini deuskuez. Iruñeko semeak liburuan hizkuntzaren maisutasuna agertu dau eta horra hor emaitza: euskalkiz ehotako oihal ederra. Hiztun guztiontzat pegarik bakoa.
Istorioa 1944ko abuztuaren 7an, II. Mundu Gerra ahitzeko puntuan dagoala hasi eta amaitzen da. Liburuan egun bakar bateko jazoerak datoz, egitura bereziz baina: istorio bi daukaguz aldi berean, pare-parean. Martin Venezuelan da, gerran, eta bien hitartean Martintxu semea Lapurdiko Larresoron da, aitari begira: bera ere gerran da, helduen borrokan murgildutako umea. Aita-semeak tigre ehizan jabilkuz, piztiagaz nor baino nor.
Eta liburuaren gaia ? Elaberrian zehar, behin eta barriro topatu daikezu tigrearen irudia. Tituloan agertuten da eta horixe hera da nik neuk behinik behin gaitzat aukeratuko neukena. Baina kontuz, tigre bat baino gehiago dago eta liburuan tigre animalia (panthera tigris) egon badago —aitak ehizatu behar dan—, baina beste tigrea (psike gogaikarris) ez dogu ahaztu behar, pertsonaia biengan agertuten da eta. Tigre biek antza itzela daukie, biak nabar, misteriotsu, isil.
Liburua edozeinek irakurri leike, hizkuntzaren aldetik pegarik ez edukiteau gainera, laburra dalako: inork ez dauko ihes egiteko aitzakiarik. Idazleak, esan gura dauena labur diñosku, zuzen, baina xehetasunak baztertu barik. Bada ez bada bere, ez egizu pentsatu liburua arina, edozelangoa dala (horixe ez gero!), sakona da eta.
Irakurle alperrok, bada zer gehiago behar doguo opil gozoa dastatzeko? Adimenari fruitu samurrak emon behar deutsaguz, ostean pipiak ehizatuko gaitu eta, geuk bera baino.
Zuhur! Tigrea arboladian zehar dator eta!
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi