kritiken hemeroteka

8.749 kritika

« | »

Desira izoztuak / Ana Urkiza / Elkarlanean, 2000

Desira izoztuak Nagore Amondarain / Idatz & Mintz, 2002

Osasunarentzat ona zelakoan nengoen zerbaiten bila ostetik ibiltzea. Hau da, desirak edukitzea ezinbestekoa dela Ana Urkizak berak ere onartuko du. baina bere ipuinetan desira asko gaixotasun txarrenaren pare jartzen dira.

Hamalau ipuin biltzen ditu Urkizak liburuan, eta bi zati bereizten dira, lehenengo atalari “Ezkutuko desirak” izena eman dio, bigarrenak ordea “Ageriko desirak” dauka izenburua. Aurreneko atalean idazleak zein den desira ez digu erraz jarriko, eta ipuinen amaierek ezinbesteko garrantzia izango dute. Atal honetako ipuinetan barne ahotsari kasu handia egingo diote pertsonaiek, askotan segurtasun eza erakutsiko dute “baietz, ezetz” dikotomia emango da. Baina arestian esan bezala amaierak erabakigarriak izango dira korapiloa askatzeko.

Desira hitzak ez dauka oihartzun onik ipuin guztietan, sarri askotan bakardadearekin lotura asko izango du desirak; agurtu gabe joandako desira maskulinoak, trenean sortutako desirak, beren lekua topatzen diharduten protagonistak… Ana Urkizaren idazkerari feminidadearen ahotsa dario, baliteke iritzi horretan neu baino ez egotea ados, baina hasiera batean pertsonaia nagusi gehienak emakumezkoak izateak eta idazkerak, horretara eraman nau. Erabiltzen dituen irudiak ere nahiko neutroak dira: “izaren azpian”, “piszinako or urdin gardena”, ” treneko leihatilaz bestaldea”, “bidezidorreko zuhaizpeak”. Horrek ez du zertan feminidadearekin bat joan autorearen estiloa dela esango nuke. Badago ipuin bat non ama-alaba batzuk protagonistak diren, eta idazlea ere emakumezkoa izateak konplizidade bat dagoela pentsatzera garamatza. Amatasunak ere garrantzia hartuko du liburuan, “Orkidea sorta eder bat oparitu ziotela gogoratzean bezala” ipuinean ama-alabek batak bestearen kutixiak nola ezagutzen dituzten erakusten digu, lotura naturalak indartuz eta guztiok apur bat sentsibilizatuz. Lotura afektiboak dira nagusi ipuin gehienetan.

Bigarren atala hasten duen ipuina nabarmendu nahi nuke. Biribila da hasieratik amaierara, binomioan oinarritutako narrazio baten aurrean gaude; bi anaia (bizki), bi data… Idatzitako patua da gafa, modua oso arma eta errai barneratzen diren horietakoa.

Orokorrean liburua zer zaren eta nora zoazen erabakitzen den garaian irakurtzeko modukoa dela uste dut, nik ez dizuet sasoi bat zehaztuko baina Ana Urkizak hori bizitzako edozein epetan ematen dela erakutsi digu ipuin bakoitzean. Desiraren inguruan asko reflexionatzen dutenentzat, egia batzuk ere badaude, adibidez “Zorion unerik gomutagarriena” ipuinean, DENBORA omen da denaren funtsa.

Sentimentuak eta barneko ahotsak dira nagusi liburuan, pertsonaien ofizioek, garaiak, deskripzioek… ez daukate garrantziarik, eta gainera hori ez du sakontasunez landu idazleak, ekintzak ere ez dira oso ugari eta garrantzi gutxikoak dira. Gurago izan du gogoetarako narrazioak sortzea, eta batzuetatik ematen du irakaspenen bat trasmititzea nahi izan duela, pertsonaia galenduak edo irakasiak sortuz.

Ondo ulertzen den idazkera darabil eta metaforak non-nahi topatu daitezke, horiek ez dute neke handirik sortzen ulermenean eta konturatu barik, kontzeptu antzekoen artean bidaiatuz, liburua bukatu egin dugu.

Azken kritikak

Bihotzean napalma
Pol Guasch

Irati Majuelo

Izatearen arintasun jasanezina
Milan Kundera

Aritz Galarraga

Espekulazioak
Arrate Egaña

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Asier Urkiza

Fikziraultzaileak
Kamikaz Kolektiboa

Nagore Fernandez

Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa

Maialen Sobrino Lopez

Ni, laiko
Markos Zapiain

Mikel Asurmendi

Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti

Maddi Galdos Areta

Alderantzira zamalka
Mckenzie Wark

Irati Majuelo

Harakinen alaba
Yurre Ugarte

Joxe Aldasoro

Gaueko zaintzailea
Julen Belamuno

Mikel Asurmendi

Erbeste
Juan Garzia

Asier Urkiza

Barne zerbitzuak
Katixa Agirre

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

Hedabideak