kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Denbora galdu alde / Bitoriano Gandiaga / Erein, 1985

Usain errea Amaia Iturbide / Hegats, 1989-12

“Jakinak dira euskaldunen haginetako m¡nak” zioten bertsoen garaitik hona denbora nahikotxoa igaro arren, ez dago zalantzarik euskaldun batzuei ez zaiela mina (euskalduna izateak dakarren mina) jabaldu, alderantziz baino, biziagotu; Bitoriano Gandiagari, kasurako. Eta gehixeago zehaztuko nuke: min zaharrik gabe umezurtz aurkitzen dela Gandiaga, oinazea euskaldun izaeraren atala bihurtu bait zaio, bai bere buru barnean egosten diharduten setipenak babesteko behar duen txapela bezala, bai era ankerrenean ezarritako errealitatetik defendatzeko behar duen ezkutua bezala. ‘Zaio’ esan dut, baina lasai asko ‘zaigu’ ipin nezake, zeren Denbora galdu alde-n ez ote digu Gandiagak erakusten euskaldun guztioi geure aurpegi izkutua, samina, oraindik gure haginetako minaren imintzioaz itxuragabetua? Ez digu, karta botatzaile deserosoaren papera antzeztuz, kartetarik itsusiena, denok ondotxo ezagutua, mahai gainean, behin eta berr¡ro, era obsesiboan ahoz gora jartzen? Ez digu aldarrikatzen geure oinarriaren bai oinari bai harriari zauriak darizkiela oraindik, denboraz garai desberdinetan egonagatik ere, ez dela sendabiderik gertatu eta ez dela agian gertatuko ere?

Liburu hau lehenengo aldiz irakurri nuenean izugarria iruditu zitzaidala aitortu beharra daukat. Gogorra eta núngarria da. Ad¡erazten didana imajina batez irudikatzeko, ¡hauteriaren imajinara joko nuke, baina ez betikora, koloretsu eta alaira. Jose Angel Irigaray poeta nafarrak Kondairaren Ihauterian izeneko liburuan, historia irabazleena bada, ¡hauteria herri xehearena delako ideia garatzen du. Ideia horri natxekiolarik, Gandiagaren lan horretan ez dut, lehenago aipatutako legez, Bitoriano bakarrik triste somatzen, baiz¡k eta kolektibo osoa, kolektibo euskalduna ¡hauterian, koittaduen prozesio luzean, jantzi ilunez, nahiaren eta ezinaren arteko borroka latzaren ondoriozko keinu bortitz izugarri haziez, garras¡ mutuak, ezen ez isilak, jaurtikitzen. Eta eskailerak garbitzeko erabiltzen diren trapu grisak bihurrikatzen diren bezala, kolektibo hori ere bere barruko erresuminaren inguruan bihurrikatzen da prozesio luzean, azal zigortuez eginiko Euskal Herriko kaleetan zehar, betiko leloa errepikatuz. Baina, etorkizuna astuna izan arren, badago esperantzarako leiho zabalik eta horrexegatik euskararen langile zintzo honek, euskara bera giltzarri, “arbola bat bizi dut” diosku, ezarritako errealitatea nardagarri irudituta ere, bizitza ez datekeela horrelakoa izango azalduz edo. Halere, nahiz eta bere poemek duten zigilua traumat¡koa izan, honelatsu mintzo da:

“Ez dut nahi
bizi naizen arteino
enbaltsama nazaten
Heriotzaren kontra
jokatu nani dut
atzerantz egin gabe”

Izan ere, Gandiagak geure arazoez gaztigatzen gaitu berriro, modu desatseginez, baina ikuspegi zail batetik begiratuta, egia gordina esanez, ohituta gauzkan sinbolo, erretruekano, hitz joko eta bestelako baliabideak direla medio.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak