kritiken hemeroteka

8.799 kritika

« | »

Arnault Oihenart. Euskeltzaindiren lanak / Luis Mitxelena / Donostia, 1953

Arnault Oihenart Andima'k / Euzko Gogoa, 1954-03

Benetan iankigarriak Gipuzkoa’ko Aldun-iauregian Euskaltzaindiak antolatu ditun euskal itzaldiak. Aurrenik Aita Villasante mintzatu zan batzar artan Joanes Etcheberri’z. Ondoren beste euskal zale iakintsu batzu ari izan dira eta aien artean Mitxelena’tar Koldo gazteak, irizgai dugun itzaldi eder au irakurri zun.

Ezaguna da, dagoneko Mitxelena iauna euskal arloan, bañan erderaz ari izan da geienbat, gure izkeraren illunbek argitu naiez. Gure artean gaurkoz dugun izkeralaririk aipatuena dala esango ba’genuke, ez genuke noski, gezurrik ialkiko, ez orixe.

Bañan Koldo Mitxelena, euskeraz ere maizu dugu. Izkera aberats, errex ta ixurkorra darabil bere euskal lanetan. Ez nolanaiko euskal lanetan, iakintsuetan baizik. Oienart’i buruz antolatu dun itzalditxo onek orixe erakusten digu argi asko. Benetan pozgarria gure iakintsu gazteak euskera iakintza argibidetan tresna egoki bat bezela erabiltzen ikustea. Orrela gaizkatu al izango dugu gure izkera, eta datzan leize illunetik argitaratu.

Goazen zerbait esatera itzaldiaren mamiari buruz. Ezaguna da Oienart euskal idazleen artean. Aren “Atsotitzak”, aren edesti-lanak, atsegiñez irakurri izan ditugu beti ere. Mitxelenak emen, Oienart’en olerkiak ikasten ditu sakonki ikasi ere. Antziñatean ez du euskerak Oienart bezelako idazle txukunik ezagutu. Itz asko, dio Mitxelenak, berak asmau zitun noski… Ala diteke. Eta nork eragotzi dezaioke idazle azkar bati itzak antolatzea bere bulkoen adierazgarri ditezen. Ederki ari izan zan Oienart, ea euskerak aurrerapiderik egingo zun aren oñordekoek ere beste ainbeste egin ba’lute. Olabide zanarekin alderatzen du Mitxelena’k Oienart. Eta egi esan ba’dute aipatu idazle blok zer ikusi aundi bat, izkera garbitasun, tinkotasun eta sakontasunean. Gutxik, aien neurrian, euskerarik egokitu izan du.

Urrutiegi eramango ginduke itzaldi onek gure baitan ernerazten ditun auzi guztiak emen garbitzeak. Bego beste baterako, eta artikulu luzeago baterako. Gaurko aski, libururtxuaren berri ematea, eta bidenabar, egilleari gure zorionik pizkorrenak bialtzea

Azken kritikak

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

Hedabideak