« Purra-purra! | Iesukristoren bizitza »
Pasionea / Xabier Iratzeder. / Belok, 1954
Pasionea A. / Euzko Gogoa, 1954-05
Belok’eko komentu xoragarria, oian itzaltsuz eta soro biziki ondo artatuz inguraturik, aspalditik ari zaigu euskalargi istatsua noranai barreiatzen. Iratzeder, olerkari iasoa dugu, komentu artan, euskal erlantza darion argimutil itzali-eziña, Aita Xabier aantzi-eziña. Ez ditugu, ez orixe, bereala aztuko bizpairu urte lenago Aita Xabier’en lekaidetxean eman genitun ordu goxoak.
Aita Xabier’ek orain aurretik erakutsi zigun antzertirako duen trebetasuna, eliz-antzertirako alegia. Or ditugu “Mortuan Oihu”, “Aphez” “Eguerri”, besterik ez aipatzeko. Egun “Pasionea” damakigu. Egileak dionez “Ezta hau teatroko egina, bainan Elizako. Ezta Pasionearen erakusteko egina, bainan aipatzeko eta, aipatuz, Jesus’en ezagutarazt eko, adi-arazteko, maitarazteko. Ezta ikusgarri bat, bainan prediku bat, Pasione bat kantatua“.
Ala ere lan bikain onek, Ieusuren nekaustea bizi-azten du, nekauste artan sartzen diren lagunen bitartez, eta lagun askok parte artzen dute. Erdeldunek maiz esan oi dute Nekaustea drama bat dela. Beraz, drama edo antzerki goibel, Iratzeder’ek damaigun bezala, benetako antzerki gertatzen ere da. Zati abestuez landa, ba ditu elgar-izketa pizkorrak ere, geienak neurtitz biribil eta ozenetan iasoak. Ona bat, adierazgarri, Iudas’ek ialki neurtitzak:
Herrak aspaldi huntan jana dut bihotza.
Asea naiz Jesus’en hitzaldi gochoez,
Eta neri so dauden haren behakoez.
“Maita guziek maita eta elgar maita”
Haren bi ezpainetan bertze hitzik ezta.
Ai, uste badu hola Erresuma munta!
Hobe luzke armadak, hobe-diruketa…
Ebangelioko zatien lagungarri Aita Lertxundi’k kantu berebizikoak antola ditu, errexak eta atsegiñak. Bakarrenak, gregoriar-keran eraiki ditu, taldekoenak, lau abotsetara, fabordoi ereskidetsu ta eztien gainean. Aisa ikas ditzakete gure Euskalerrietako gazteek “Pasione” ontako musikak eta itzak, bal eta ederki eman ere. Gure erriak eztitan entzun eta ikusiko ditu Nekauste ontako agerkariak. Apaizek esango digute.
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Barazkijalea
Han Kang
Jon Martin-Etxebeste
Café Mokka
Jabier Muguruza
Aiora Sampedro
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi