kritiken hemeroteka

8.787 kritika

« | »

Purra-purra! (Irrita par egiñarazteko ipui saila) / Yon Etxaide / Zarautz, 1953

Purra-purra! Aspaldiko / Euzko Gogoa, 1954-03

Onela du izena Etxaide’tar Jon’ek argitara berri dun liburutxoak. Kontu-kontari datorkigu liburu ontan gure idazle gaztea. Eta aurrak ezezen jende larriak ere kontuzale geranez guziok onartu ta pozik irakurriko dituztelakoan gaude.

Kontu ta ipuiñak mota askotarikoak izan oi dira. Mundu guziko eskribatzaleak eta idazle ospetsuenak inpuiñak moldatu izan dituzte. Agian kontu laburrak ondo ta egoki tajutzea lan luzeak egitea baiño gaitzago dezu. Kontu polit bat asmatzeko piper eta gatz bear dituzu: itz gutxitan gauza asko esaten jakitea: arin eta zorrotz esan gaiñera. Eginbear ori zuzen bete digu Etxaide donostiarrak bere “Purra purra” ipui-sailean. Kaletarra izanagatik euskera ezin eta ederkiago erabiltzen digu; gure izakeraren aberastasun guzien jabe da ta noski kontuok euskel-zalez, apain, errez ta txukun jantziak eskeintzen dizkigu.

Mamiari dagokola, berriz, ez ditugu ipuiok berak sortutakoak, geienak beintzat. Ezta ere Euskalerriko sukaldeetan gure ainto-amonak ainbeste aldiz esandakoak. Ez. “Purra-Purra” ko kontuak berriagoak ditugu naiz arruntak izan eta beste izkeretatik artuak,. Beti ordea, euskeraz ongi itzuliak eta irritsuak.

Par eragin azteko bidea lagun urkoaren bizkar ixeka ta burla egitea da bat; kirtenkeriak esatea bestea; usai-txarreko kontuak ‘ipui-oriak alegia aitatzea… Erderaz “koprojena” deritzaienak algaraz entzun oi dira eta barkatzekoa da. Izan ere sabelaren estutasunak gaiez oso garbiak ez izan arren ez dute ordea kontu lizunen alde txarrik; ez auen likitskeri ta lotsa galtzrik. Kontu oriak osasungarri omen. Par egin arazten dutelako, nunbait. Apez eta praile jendeei ere atsegin zaizkie, Bi eliz-gizon ba omen ziran beti egurastera elkarrekin ateratzen ziranak. Aietako bati, uste gabean, atzeko aldetik aize txar bat igesi zijoakionean, besteak otoiaz gisa erantzuten omen zion:

“Salus corporis”.

Etxaide’ren ipui-saillean onelako kontakizun asko ditugu eta par egin eraziko dizute irakurritakoan.

Erosi bada liburutxoa ta zabaldu zure ezagun eta adiskideen artean. Ori izango du egilleak saririk begikoena. Laguntza ori merezi bait du eta era ortan laister beste bigarren ipui-liburutxoa argitaratuko digu.

Artu bitza Etxaidetarrak gure zorionik beroenak. Oraingo euskel idazleetatik langille ta pizkorrenatakoa dugu ta gure gazteak ba’dute nun ikasi.

“Purra-Purra” Zarautz’ko Itxaropena etxean irarria dago, eta liburutegi guzietan 16 pesetan salgai…

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Barazkijalea
Han Kang

Jon Martin-Etxebeste

Café Mokka
Jabier Muguruza

Aiora Sampedro

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak