« Iesukristoren bizitza | Arantzazuko Amari poz-jarioak »
Gero / Pedro Axular / Itxaropena, 1954
Gero A. / Euzko Gogoa, 1954-09
Orra “Gero” berriz ere eskuartean. Urteak dira, eta ez gutxitxo, euskerarenganako zaletasun eta gar bizienak eraginda, inguru-mari guztietan arkitzen genitun euskal liburuak zaratzen, ikertzen, eta ikasten asi giñala. Garai artan, nun-nai irakurtzen genun Axular izan gendula euskal idazlerik iator, dotore ugari ta euskaldunena. Nun arkitu ordea Axular’en “Gero” ospatsu ori? Gure euskal gogoak idazle andi orri zerizkion ur gardenetan pulunpatu nai genitun ezin ordea iñola ere iritxi. Alde guztietara io, eta azkenik Intxauspe argiak egin ekoizpen bat eskuetara zitzaigun eta buru-belarri aren orrialdeetan murgildu giñan. Alaxe zan izan ere! Laster txunditu giñun Axularren pizkortasunak, zailutasunak ugaritasunak. Meatoki akitu-eziña idoro genun “Gero”ren orrialde oparoetan.
Gaurko gazteek ez dukete guk bezela ibilli bearrik. Euskaltzaindiaren ardurapean lenbiziko “Gero”ren arabera, ekoizpen bete eta eder bat argitara eman du Lekuona apaiz trebeak. Ezagunegiak dira “Gero”ren bikaintasunak berriz ere emen aipatzen asteko. Ekoizpenaz soilik ariko gera, Axular’en goraipaketak aldebat utzirik.
Garaia genun euskaldunok ere, gure antxiñako klasiku zaarrak edizino berrietan ematen asteko. Ez al da beranduegi izango! Oraiñarte beti ibilli izan gera iz-iario arruntenean; egin bear zala, argitara bear zirala gure klasikoak, baiñan gaurdaño iñoiz ere ez gera ortaratu. Urkixo iaunak, lenbiziko “Gero”ren fotokopia izkelari ta iakintsuen alderako RIEV’en argitara zun. Etzen aski ordea, idazle iatorrok edozein irakurleren eskuetan ezarteko. Ortarako edizino egokiak bear genitun, oraingo ontan Euskaltzaindiak eman diguna bezelakoa, euskaldun orok irakur eta erabil ahal dezaten.
Irizgai dugun liburu au, Lekuona iaunak aitzin-solasturik datorkigu. Itzaurrean, Axular zenaren berriez landa, Gero’ren zeapenak ere ematen dizkigu, irakurlea bear bezela iabetu dedin liburu onen ondasunetaz eta makurretaz ere. Euskerak, aurrerapen aundiak egin ditu berrogeitamar azken urte auetan. Beraz, orain iritxi ditugun aurrerapenak ez dira astantzekoak, berean eustekoak baizik. Idazle zarrek, ordea, latin eta roman-izkeren eragin larregiz euskerari ez dagozkion esakun eta iokera geiegitxo darabilzkite. Ederki egin du Lekuonak Axular’ek bere liburu ederrean dakazkin natuok, irakurlearen begi-aurrean ipintzea; antxen erakusten digu nun dauden obariak, eta nun kaltegarriak bide okerretatik gure irakurle gazteak idazketan lerratu ez ditezen eta etekiñez “Gero” irakurri dezaten.
Orrez gaiñera, Irigaray iaunak, aurreneko eraskunean, liburuan agertzen diran autoren izenak damazkigu, bigarren eraskunean, Mitxelena iaunak, iztegitxo bat damakigu, euskeraz, gaurko irakurleari ez-ezagun gerta lekizkion itzak azalduz. Beraz, liburu eder au, irakurleari laguntzeko bide guziez orniturrk datorkigu. Orrez gainera, orri-ertzean, baditu aditzen azalpenak ere, Axularrek darabilzkin aditz iokoak euskera osotuan ezarrita. Au ene bearrezko zan, bada aditz-loko aunitz illunegi dira izan ene.
Ala ere, ekoizpen berri onen inguruan, zerbait deitora bearrik arkitzen gera. Iñork ez ditu, bear bezela, Axular’en iturburuak aztertu orainarte, ezta ekoizpen ontan ere. Nundik edan zuen Axularrek liburu okitu au borobiltzeko? Urkixo iaunak, zerbait idatzi zun ontaz, eta Axular Luis de Granada’ren iturrietan eradan zala sendetsi nal izan zun. Alare gu ez giñun osoro konvenzitu, Urkixoren esanak. Bear bada, bidetsuago dabil Lekuona, Granadaren baino Rodriguez’en gatz geiago daukala idazten dunean. Baiñan, ikerpen sakon bat bear litzake “Gero”ren inguruan. Badu, ordea, edizino onek deitoragarriagorik. Utsez iosita datorkigu: liburuak berak 230 uts dakarzki, iasota. Entzun dugunez, ordea, Aita Mokoroa’k 800 irar-uts bildu omen ditu ekoizpen ontan. Edizino kritikuak saillak dira egiten, orregatik ardura geiago bear da uts gabe ateratzeko, egingarri baita. Iñoren tellatura arrika ari naizela esango dit baten batek, gurean ditugun utsak ikusteke. Bai aldizkari ontan ene uts geiegitxo egin ditugu, batez ene azken-aurrekoan. Baiñan gu Euskadi’tik urrun ari gera, eta emengo irarlariek ez du euskerarik ezagun, tautik ere. Ez da zillegi ordea, Euskalerrian ainbeste utsez iosita liburuak argitaratzea. Oraindik ez ote da sortu euskera bear bezela idatzi dezaken linotipilaririk? Lotsagarria litzake.
Utsok gora-bera, esku-zartarik beroenak io nai dizkiogu Euskaltzaindiari asi duen lan ederraren alderako; bide ortatik iarrait beza, gure idazle zarren lanak esku-liburu txukunetan azaltzen. Antxiñako euskeraren ondasunak ez dira, iñola ere, baztergarri eta ondasun orietaz iabetzeko ez daukagu beste biderik: ekoizpen-iatorrak, oraingo ortograpiz apainduak, errexago irakur ditezken. Eta zorionak batez ere Lekuona apaiz argiari lan aundi ta neke ortan murgildu zaigulako, baita bere lankide guziei ere, Irigaray eta Mitxelena iaunei batipat.
Ele eta hitz. Ahoz eta idatziz
Jose Angel Irigaray
Asier Urkiza
Idazketa labana bat da
Annie Ernaux
Nagore Fernandez
Bisita
Mikel Pagadi
Jon Jimenez
Hau ez da gerra bat
Mikel Ayllon
Hasier Rekondo
Feminismo zuriaren aurka
Rafia Zakaria
Jon Martin-Etxebeste
Dimisioa
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Hetero
Uxue Alberdi
Irati Majuelo
Barrengaizto
Beatrice Salvioni
Amaia Alvarez Uria
Coca-Cola bat zurekin
Beñat Sarasola
Patxi Larrion
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Jon Jimenez
Zebrak eta bideak
Nerea Loiola Pikaza
Nagore Fernandez
Zoo
Goiatz Labandibar
Asier Urkiza
Hetero
Uxue Alberdi
Joxe Aldasoro
Euri gorriaren azpian
Asier Serrano
Paloma Rodriguez-Miñambres