« Jesus | Joanak-joan »
Arantzazuko amari poz-jarioak / Nemesio Etxaniz / Itxaropena, 1954
Arantzazuko Amari poz-jarioak A. / Euzko Gogoa, 1954-11
Egilleak biali digu apainki irarritako laurki au: Gaiñean Arantzazukoaren irudia ageri da arantzez eta bildots txuriz inguratua. Laurkiaren beste iru alderdiak ere elorriz iosita daude. Ederki antolatutako irudi orren erdia Etxaniz’ek Arantzazuko Amari abestu poz-jarioak datoz.
Euskalerriko olerkari ta bertsolariak gutxitan ibilli zaizkigu pozjarioka, erdalerrietakoak ordea, poz-jario gogorrak izan dira; Amabirgiña ta santu guztien ohoretan idatzi oi zituten poz-jarioak. Katalunyan ere ortarako joera aundia izan dute, an ordea, olerkari garaiek ere orta ari izan ziran. Ezagunak dira “Goigs a la Mare de Deu de Nuria” Verdaguer’ek eman zitunak. Geienetan gozo oiek, xalo ta apalak izan oi dira katalandarren artean ere, Verdaguer’enak ordea, olerkari garaiaren ikutua dute. Ez zitekean bestera izan ere.
Gure artean ez nun poz-jariorik ezagutzen. Iñoiz txikitan San Antonio’ren omenez erderaz nere errian kantatzen zitutenak entzunik nago ala ere. Beraz Etxaniz’tar Nemesi olerkari aipatua asi zaigu lenengo poz-jarioka. Amillaitz’ek badu antze, badu idurimen, badu jario. Baiñan poz-jario oietan elkorregi deritzat. Arantzazuko gertari eta edestiari lotuegi dabilkigu. Asketxoago bear zukean idurimenari zabalune geiago emanaz. Gure erriari ere atsegin zaizkio irudimenaren ateraldiak, antzetsuki ta egoki antolaturik daudenean batez ere. Ala ere euskera txukun eta argia darabil eta gure errian atsegiñak eginzo ditute poz-jario auek. Euskalerriko ia Andre Mari guztiak urrez ta arri dirdaitsuz koroatu dizkiguten garai ontan orra olerkarientzat ioko polita; Amatxo guzti oriei pozjarioak egin euskeraz.
Aita Donostiak eresi politez iantzi ditu; zahar-kutsua ta berri-kutsua elkartu ditu bere musika xotillean, berak dakian antze ta trebetasunez.
Gure atsegiñak Etxaniz eta Donostirentzat. Erriak ikas bitza poz-jario eztiok.
“Argatik gaude kantari
Arantzazuko Amari.”
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez