« Amabost egun Urgainen | Joanak-joan »
Milla euskal-olerki eder / Aita Onaindia / Itxaropena, 1954
Milla euskal-olerki eder I'tar A / Euzko Gogoa, 1955-01
Luzaro ez dala, bi urtebete gutxi gorabera, Aita Onaindia Paris’en izan zan eta ango zenbait euskaltzalei -nik ez nun ikusi- eskuartean zerabillen lan aundiaren berri eman zien, ots, milla euskal-olerki ederrenak biltzen ari zala. Euskal-zale (?) aietako batek, idiarenak bezelako begi andiak irikita, auxe esan zidan: “Entzun al duzu? Praille ori milla euskal-olerki ederrenak biltzen ari omen da. Ba ote dago gero orrenbeste olerki euskeraz?”
Aipatu euskalzaleak ez zitun ezagutzen noski ez euskal elertia ezta Onaindia ere. Orra ba; ona emen milla olerkiak aitatu euskaltzalea ta millaka beste euskaldun sinisgogor eta ez-iakiñak lotsatzeko. Bai, irakurle, milla olerki eta ez nolanaikoak. Gure izkerak ere, askotxok uste izan ez arren, badu bere olerti-arrobia. Arrobi oparo ta sakon orren iabe egin nai lukenak ar beza A. Onaindiaren liburua eskuartean. Antxen arkituko ditu mota guzietako olerkiak, bertsuak, poemak izkera arroenen aitzinean bat ere lotsa gabe aurkeztu ditezken poesi zoragarriak. Aspalditik zebiltzan bizpairu euskalzale eun olerki onenak bildu bear zitutela-ta. Ordago ederra io die Onaindiak euntxo biltzeko ere gai izan ez diran oriei.
“Sarrera” aberatsean euskal olertiaren edestia ematen digu antxiñakoenetatik asi eta gaur-gaurkoetaraiño. Orrialde beteetan aleunka olerkari aipatzen ditu, ez-ezagunak geienak gaurko euskaldunentzat. Ezin diteke sakonegi sar bakoitzaren lana aztertzen ezta bakoitzaren berri ematen ere. Ala ere, egingo ori poliki betetzen du liburua barna bakoitzaren olerkiak ematerakoan. Sarrera ontan olerkia zer dan beregainki ikasten du egilleak. Olertiaren goraipamenak ere ialkitzen ditu erti guztien artean gorengotzat artuz. Zenbait ereslari noski ez dira erara etorriko Onaindiaren ustekizunekin ereserti edo musika daukatelako gurentzat, ispiritualentzat, iainkozkoentzat. Otsen izkera eztarri zakarren mintzo erlatza baiño garaiagoa omen, aingeruen izkera, alegia. Margolariek ez dizkigute aingeruak musika-giñan alperrik margozten. Dana dala, poesia goi-maillan iarri ondoren euskal poesiaren bereiztasunetan sartzen zaigu olerkari biltzaillea. Erri bakoitzak arima berezia du, eta gureak ere bai.
Liburua bera iru sail aunditan bakandua datorkigu: I. Erri-olerkiak. II. Lau gizaldi, III Gure mendea: 1900-1954. Lenengo saillean mota guzietako olerkiak biltzen ditu, erriari egotziak geienak. Baiña sail ortako olerki oro ez dira erri xearenak, ez orixe. Asko, olerkari trebeen lanak dituzute naizta ez-ezagunak izan. Onaindiak berak aitortzen du sail orren asieran ainbeste olerki iritxi dirala guregana idazle garaien diruditenak, izen gabe iritxi ere. Euskaldunak bakoitzak bere izena iarteko erabeegi geralako geienbat, ez-izenez estali oi dugu gere burua eta gero gerokoak… Idazleak bizi-bitartean aieru diteke zeiñenak diran, itzaltzen diranean ordea, batez ere mendeen laiño tartean galtzen diranean ezin diteke erabaki. Orregatik olerki asko, naizta erri-erriarenak izan ez, arenak bailiran artu bear. Irakurleak siratsik ukanen du erri-sail ontako olerkiak irakurtzen. Sarri entzun diegu esaten arrotz-idazle ta euskaldunei ere, Euskaldunek ez daukagula maite-kantarik, esate baterako, ez maite-olerkirik. Eta erdel paper ziztriñetan esan dutelako, guk ere sinistu egin diegu itsu-itsuan. Eta or ari izan dira urteak-urte ergelkeri ori barreiatzen. Liburu ontan ikusi dezakete, oraindik ere ortan badiraute, gure erriak beste iñungoak bezin egoki maitasuna kanta izan dula, eta bear bada besteak baiñon barrenago nabaitu dula maitasun-ziztada.
Bigarren saillean lau gizaldi damazkigu, Beñat Etxeparegandik asi ta Zaldubin bukatuz, ots, amaseigarrenekotik emeretzigarrenerañokoak. Etxepare gure antxiñako olerkarietan garaiena, egungoetan ere ez txikiena. Onaindiak ala ere, ez dizkio merezi ditun txalo beroak ioten; idazleek aren inguruan orain arte ialki dituten iñozokerien beldurrez edo. Orren olerkari egiti ta sarkorrik gutxi izan ditugu zoritxarrez. Bego esana Beñat andiaren gorasarrerako. Amazazpigarrenean Oienart, Etxepare baiño landuagoa, au ere olerkari betea. Amazortzigarrenean gutxitxo, ia bat ere poetarik ez da ageri. Emeretzigarrenean talde polita, ez ordea askotxok uste bezin aberatsa, ez olertiz ez kopuruz.
Azkenez, gure mendea, Arana-Goiri’tik asi ta Mirande’n bukatzen dana. Mende auxe dugu euskal-olertiaren mendea, beste euskal-lan andien mendea dan bezelatsu. Azterketan asiko banintz ez nuke ene iruzkin au sekula bukatuko, beraz utzi detzadan olerki ta izenak aipatzea alde batera, iñor mindu ez dedin. Idazle oro minbera, olerkariak batez ere.
Bakoitzak gere keru ta ao-gozoa ditugu. Onaindiak ere berea. Orregatik ez da errex esatea beti olerki onenak aukeratu ditun ala ez. Olerkari banaka batzu ez ditu bear bezela nabarmendu ematen dizkigun aien olerkietan, oraingo Euskalerriko egokera latzak besterik etziolako laketzen. Alare izenak eman dizkigu eta ez da gutxi, bada beste norbaitek ixildu egingo zitun beldurrez. Olerkari berri-zale (modernista) zenbait ere eskaxegi aurkezten dizkigu. Ez dala oben larria esango du norbaitek… Nik berriz, emen aipatzen diran olerkari (?) eta olerki asko, ez nitun aintzat artuko ezta bilduman ezarriko. Lengoa… bakoitzak bere lepotik burua.
Dana dala lan izugarria ta bear bearrezkoa Aita Onaindiak egin diguna, atsandiko lana gaiñera. Nola gure elertia beztu ta murriztu ibili zaizkigu erdal idazleak eta aien besotik euskal idazle ez gutxi (erderaz idazten duten aietakoak esan nai dut). Unamunok esan zula, urliak idatzi zula, eta guzien gaiñetik, Menendez Pelaiok ialki zula… Euskerarik ez dakiten idazleak ezin dezakete gure elertia zer nolakoa dan erabaki txori-iztunak baiño geiago. Ar dezatela Onaindiaren bilduma aberats au eta or ikusiko dute olerki zelaian edozein erri bezin buruzut agertu ditekela Euskalerria. Iakiña, ikusi nai baldin badute, ikusi nai ez duna baiño itsuakorik ezpaitago.
Euskeraren oraingo etsaiak ederregi arkitu dute nunbait liburu berri au, eta saltzea galazo dute. Ez dute nai euskera aberatsegi, beren izkuntzak bezin oparo agertu dedin. Baiña ikasi bearko dute oraindik, ez olerki saillean soilil baita beste iakintza ta literatura arloetan ere oparo ugaria dala gure izkera. Lotsatuko ditugu Onaindiak lotsatu dituan lez.
Zorionak Onaindia, egin diguzun lan andi orren alderako, euskerari egin diozun mesedearen orderako. Iainkoak kemenak bikoiztuko al dizkitzu aurrerantzean ere bide ortatik iarraitzeko, atertu gabe, amor emateke.
Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga
Asier Urkiza
Kanbodiako enbaxada
Zadie Smith
Nagore Fernandez
Herriaren hezkuntza eta demokrazia
Nadezhda Krupskaia
Jon Jimenez
Coca-Cola bat zurekin
Beñat Sarasola
Joxe Aldasoro
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Mikel Asurmendi
Rifqa
Mohammed el-Kurd
Irati Majuelo
Loak ezkutatzen duena
Patxi Zubizarreta
Aiora Sampedro
Gari eta goroldiozko
Anari Alberdi Santesteban
Mikel Asurmendi
Itsaso amniotikoa
Oihane Jaka
Asier Urkiza
Hau ez da gerra bat
Mikel Ayllon / Piszifaktoria Ideien Laborategia
Nagore Fernandez
Gurpilak
Eztizen Artola Iturrate
Jon Jimenez
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Hasier Rekondo
Detaile xume bat
Adania Shibli
Irati Majuelo
Barkamena existituko balitz bezala
Mariana Travacio
Ainhoa Aldazabal Gallastegui