kritiken hemeroteka

8.402 kritika

« | »

Amasei Seme Euskalerriko / Yon Etxaide / Kuliska Sorta, 1958

Amasei seme Euskalerri’ko Zeleta / Euzko Gogoa, 1958-03

Euskal-irakurleak oso guneko degun Zarautz’ko Itxaropena Argitaldaria’k argitara eman digu, betiko gisa argi ta dotore irarririk, bere “Kuliska Sorta” sailleko idazti-berri irakurgarri bat, donostiar euskal-idazle trebe ta adoretsua dan Yon Etxaide’k “Hamasei seme euskalerri´ko ” izenaz egoki idatzia. Baña, nolako idazti edo liburua?

Euskera’ri ari geranok, ba’degu aldi ontan zerekin poztua. Euskeraz ez-ezik, beste izkuntza biziagoetan ere, ez-bait’dira nolanaika, ez noiz-nai, eta nai-aña sortzen ain goi-koska’ko irakurgaiak, eta oso gutxika oraingo Etxaideren bostgarren au bezin garrantsitsu ta onuratsuak. Beintzat, euskera elerti-gabea danik, ezingo dute esan idazlan bikain eta aberats au zentzunaz irakurtzen dutenak.

Oitura duanezko euskera, lapurt-giputz-osotua, itz-arrunt eta ikasiz egoki tautua, errez, goxo ta disdiratsu dabilki gure idazle gazte argiak. Benetan edatsu ta arrigarriki edesten dizkigu, jakingarrizko oarpen eta zertzelada ugari-bidez, gure lenengoko idazle ta olerkari ospetsu Añibarro, Astarloa, Elizanburu, Etxaun, Etxeberri, Etxepare, Iparragirre, Iturriaga, Iztueta, Larramendi, Leizarraga, Mendiburu, Mogel, Oienart eta Zabala’k -Amasei seme Euskalerri’ko oiek- 1.545-1.885’garren urte-bitartean argitara zituzten euskerazko irakurgaien berri.

Olako idazti bat osatzeko, ez da naikoa idazle bizkorra izatea. Jakituna, eta batez ere saiatua ere, bear du izan; eta bearrezko bi baldintza oiek gañezka ditu, berekin, Etxaide’k. Ainbeste zertzelada jakingarridun idazti begikor ain osoro antolatzeko, amaika ordu eder lapurtu dizkio, egilleak, atsedenari. Gure artean, zoritxarrez, ez-degu doai-naigarri orrekin birantzitako langille geiegirik, jakitunak ugari ba’ditugu ere.

Euskal-baratzarako ongarri izango diran azalpen oargarriz aberaski ornituriko idazti garrantsitsu au, ez-degu gauza makala Euskaltzaindia’k -nola ez?- 1956’garrenean sariztutako biztelezti (biografia) sailla da. Egillea’rentzat, zer, lauda edo gorespen nagusiagorik?

Esan-degunaz-gain, begira, irakurle, nolaz mintzatzen zaigun gure arteko irizlaririk zorrotzena dan Mitxelena jauna, idazti goralgarriari itzaurre-antzera lenengo bi orrietan ezarri dizkion “ITZ-Bl”-etan:

“Euskal-idazle gazteagotan baldin bada iñor ezagunik eta nabarmenik -dio- Etxaide’tar Jon dezu bat, iñundik ere. Duen entzutea eztu jendeak musutruk emana, merezi onez irabazia baizik. Eztegu euskal-soroan Etxaide’ren antzeko langille trebe ta saiatu geiegirik izan. Aldizkarietan dozenaka agertu dituen idaz-lanak bazterturik ere, eta ez baztertzekoak direlako, eztago Alos-torrea’tik gaurko onetaraño datorren liburu-saillari begiratu besterik. Ongi asi bazen, etzuen orrenbestez etsi. zitio geroztik utzi izkera lanizeari, belarrietaratzen zitzaizkion itz eta esaera jatorrak jasotzeari, atertu gabe paper zaar eta berriak irakurtzeari, zeatz bere gisako arin eta gerri-biguñaren jabe izatera.”

Baña ez-dira orrenbestez gelditzen -esatekorik asko esatea den arren- gure irizlari (crítico) azkarraren esatekoak, eta darrai, geituaz:

“Etxaide’k -zalantzik bada, zabal bedi liburu au- zearo menderatu du -dio- euskera. Euskaldun ospetsuen artean, ori baizen gaia, Euskal-idazlien bizitzak eta lanak aukeratu zituen Etxaide’k, eta ezin zezakean obeki aukera. Eztitugu bear adiña ezagutzen eta, gure ezjakiña estaltzeko edo, bein baño geiagotan ukatu ere egiten ditugu. Gizon bakoitza gizartearen zordun da beti eta gizaldi bakoitza, baita gurea ere, aurreko gizaldien. Zor ori ezagutzeak ez gaitu beiñere gutxitzen. Alda-naiak eragiten badigu ere, berri-billa, bagabiltza ere, eztigu batere kalterik egingo zer aldatu eta berritu bear degun jakiteak.”

Eta bere “itz-bi”-ak bukatzen dita, Mitxelena jaunak, esanaz:

“Orain nai dezunean jakin zenitzake jakitekoak: liburu onexetan arkituko ditugu, laburki baña argi eta garbiro emanak, amaika berri eta iritzi, baita egille bakoitzaren zati autatuak ere. Euskaldun guztiok berriro ere zorretan gaude Etxaide’rekin eta ez nolanaiko zorretan.”

Zorretan, eta ez nolanaiko zorretan. Egia dio Mitxelena jaunak. Liburu ta beste idazlan-bidez, asko erakutsi bait’digu Etxaide azkarrak, eta gure ustez anai-maitasunezko goresarre aundi bat ongi irabazia du utsaren truk orrenbeste lan onurakor ain gazterik egin duan idazle goralgarriak. Oraingoz, bijoazkio gure goresmenik goxoenak eta zorionik gartsuenak, berari.

Eta azterkatu degun gaia, arira datorkigunez, esan dezagun beste zerbait ere: Izendaturiko antzin-urte-bitarte artan Euskal-Erria’k izan zitun Bidasoa’z andik eta emendik beste ainbat euskal-idazle ospetsu ere, azaldaturiko oien antzera biztelesti (biografia) bat egitea irabazia dutenak: laburdiar Matherre, apaiza; napartar Beriain, apaiza; laburdiar Argaiñaratz, apaiza; aruear Tartas, apaiza; saratar Harizmendi, apaiza: ziburuar Gazteluzar Aba; ernaniar Kardaberatz Aba; lekeitioar Basterretxe Aba; amasatar Ubillotz Aba: gipuzkoar Bartolome Aba; oiartzuar Etxeberria Aba: asteasuar Aguirre, apaiza: laburdiar Pierres Dibarrat, zuberoar J.-B. Artxu; bizkaitar Uriarte Aba; laburdiar Goretxe, anaiza; azkaindar J.-M. Hiribarren, apaiza; zuberoar Yoanes Haraneder, apaiza; zaldibiar Lardizabal, apaiza; elorrioar Berriotxoa, Zorunduna; zuberoar Intxauspe, Kalonjea; laburdiar P.-M. Mendibil, olerkaria; laburdiar Gilbeau, olerkaria; zoilloar Salazar Aba; napartar J. Kola-Gorti, olerkaria; bizkaitar J.-J. Arana Aba; laburditar Daurisbaure Aba; donostiar M. Soroa, olerkaria; gipuzkoar Beobide Aba; laburdiar Duvoisin: lekeitiar E.M. Azkue, olerkaria, eta abar eta abar.

Oraingo gure idazle berrien jakingarrirako, baña, bearrezkoago eta onuratsuago letorke, gure ustez, ondoren izendatuko ditugun euskal-gaietan jakitunagoko beste “Hamasei seme euskalerri´ko” aben biztelesti edo biograpi on-on bat laister argitaratzea:

1. Arriandiaga Aba.

2. Azkue, R.M.

3. Bustintza, E (“Kirikiño”)

4. Campion, A.

5. Eguzkitza, J.B.

6. Eleizalde, K. (“Axe”)

7. Intza A ba.

8. Lafitte, P.

9. Lekuona, I.

10. Lopez-Mendizabal, I.

11. Olabide Aba.

12. Ormaetxea, N. (“Orixe”)

13. Urkiaga, E. “(Lauaxeta”)

14. Urriolabeitia, A.

15. Zabala-Arana.

16. Zinkunegi, J. (“Basanaitz”)

Azken kritikak

Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta

Jon Jimenez

Zebrak eta bideak
Nerea Loiola Pikaza

Nagore Fernandez

Zoo
Goiatz Labandibar

Asier Urkiza

Hetero
Uxue Alberdi

Joxe Aldasoro

Euri gorriaren azpian
Asier Serrano

Paloma Rodriguez-Miñambres

Galbahea
Gotzon Barandiaran

Mikel Asurmendi

Bihotz-museo bat
Leire Vargas

Irati Majuelo

Lagun minak
Jon Benito

Mikel Asurmendi

Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga

Jon Jimenez

Neska baten memoria
Annie Ernaux

Asier Urkiza

Lautadako mamua
Xabier Montoia

Nagore Fernandez

Bihotz-museo bat
Leire Vargas

Bestiak Liburutegia

Rameauren iloba
Denis Diderot

Aritz Galarraga

Neska baten memoria
Annie Ernaux

Paloma Rodriguez-Miñambres

Artxiboa

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

2024(e)ko abuztua

2024(e)ko uztaila

2024(e)ko ekaina

2024(e)ko maiatza

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

Hedabideak