« Buckowski eta Maiakovski | Tene lehiaketa »
Sartu, korrontea dabil / Ixiar Rozas / Erein, 2001
Mugimendua eta maitasuna Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2001-12-01
Liburu honen aurkezpenean eztabaida interesgarria izan genuen bertara hurbildutako gehienon artean, ea zer zen nobela eta zer ez. Norbaitek hantxe esan zuen idazleak berak esaten bazuen bere liburua nobela zela ez zegoela zalantzarik, baina ez dakit Camilo José Cela izan ote zen, ez baikenuen aurkezpenean ikusi, berak bakarrik beteko bailituzke aulki pare bat gutxienez. Norbaitek esan zuen nobelak mundua ordenatu nahi zuela, eta horretan bederen ados geunden aurkezpen ekitaldira bildutako gehienok. Eta esan ere esan genuen Ixiar Rozasen nobela hau —esan dezaket lotsarik gabe nobela dela—, oso ordenatua zela.
Tren bagoi batean hasten da, pertsonaiak, aurkezten zaigu film bateko lehen eszenan bezala, eta aurkezpena eta gero, pertsonaiak mundura botatzen ditu egileak, Ixiar Rozasek alegia, ea bakoitzak bere bidea egiten duen. Gertatzen da pertsonaiek elkar aurkitzen dutela, eta gero, elkarrekin nahastu ondoren, galdu egiten direla. Oso zinematografikoa da; beraz, oso literarioa da. Ixiar Rozasek aurkezpenean esan zuenez, bere ahots propioa aurkitu nahi du, eta nik esango nuke saioak ez diola hutsik egin oraingoan. Behintzat, ahots ezberdina du, berea oso, eta hori antzematen da. Ez nobelako kapituluak, ipuin solteak balira bezala antolatzean, ezta pertsonaiak beren kasa uztean, bakoitzak bere papera egin dezan, baizik eta antolamendu ia perfektu horren atzean dagoen begiradagatik. Baiki, begirada oso garrantzitsua da obra honetan: hotza da, kamara baten begiarena bezain objektiboa. Baina, aitortu beharra dago, nahitako hoztasun horrek munduaren halako irudia dakar, denok denon aurrean arrotz garenekoa; munduan denok arrotz garela esateko modua baita. Pertsonaietako bat etorkina izateak horixe bermatzen du, hain zuzen. Hala ere; liburuan ez da falta testu samur, maitasunezkorik. Izan ere, denok maite dugu Ixiar Rozas.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi