kritiken hemeroteka

8.804 kritika

« | »

Izuztarri / Luis Daniel Izpizua / Baroja, 1987

Izuztarri Jon Kortazar / Eguna, 1987-09-03

Luis Daniel Ispizuaren Izuztarri narrazio liburua eman du plazara Baroja etxeak. Idazle gazte baten lumatik hiru narrazio desberdin; makurkeriaren bideetan kokaturiko ipuinak, malditismo pixka-batez eratutakoak.

Lehenak ematen dio izena liburuari. Izuztarri gaztaroari buruzko kontakizuna do, mutil koskor baten errugabetasunaren galera kontatzen duena. Bera baino helduagoa den adiskidearen aurrean hark sentitzen dituen sentipen eta ilusio-galeren kronika zehatza. Heriotza baten bidez bukatuz, polizia-genererora hurbiltzen bada ere, berez ipuin iniziatikoa da. Egia, eta bide batez bizitza latza, zer ote den jakitea lortzen duen gaztearen historiaren kontakizuna. Hiruretatik errealistena.

Beste biak badaukate loturarik euren artean. Obsesio eta makurkeria buruzko kondairak ditugu. Erotismo eta fantasiaren arteko Alas poor Yorick ipuina obsesio baten istorioa da. Grina eta desioa ezin lortuz, baina saiatuz, protagonistaren jeiskera ikusiko dugu. Luze xamarra gertatzen da, eta hizkeraren estilo klasiko zaleak ipuinak izan liteken kutsu ironikoa estaltzen du. Tanatologia, liburuko azken ipuinak, obsesio bideetatik abiatzen da, baina fantasiak tragediari utzi dio tokia. Gaiaren gogortasunari atze eman gabe, ipuinik beteena aurkitu dut, damu eta grina, aingerutasun eta okerkeriaren arteko ertzetan higitzen jakin duelako autoreak.

Inpresio hutsez baliaturik, Ispizuaren hizkeran joskera eta hiztegiaren dizdira azpimarratuko nituzke. Bere testuan, klasikozaletasunaren aztarna, erretorika kutsua, eta batez ere, joskera bihurri eta esaldien luzeera nabarmentzen dira. Noizbait, Martinez de Pison-en litetratur-erabilpideen antza aurkitu diet liburu honetan erabilitako espresabideei, batez ere sadismora heltzen den mundu horren isladapenean. Bigarren ipuina ikusten dut ahulena, geroaren geroan, egitura berdinaren errepikapenez baliatzen delako idazlea. Irakurketa gozo eta erreza ez badute ere ipuinok, badute edertasun izpi berezia, maitasunaren erradikaltasuna, grina eta damuaren artean bizi diren pertsonai hoien bizitzaren isladapenean.

Eguna, 87-09-03



www.susa-literatura.eus



Azken kritikak

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak