kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Zeta / Alessandro Baricco (Koldo Biguri) / Igela, 2001

Errealitatearen estalkia Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2001-11-24

Zeta, Alessandro Bariccoren izena ospebidean (ez ospabidean) jarri zuen liburua irakurtzeko beharrezkoa da, itzulpen itxuroso bat, Koldo Bigurirena esaterako, eta horretaz gain Scherezaderen itzala oroimenean. Scherezade, bai, Rimsky Korsakoven bertsioan, musikazale amorratua baitugu Alessandro Baricco. Irakurri besterik ez “Hegelen arima eta Wisconsingo herriak” lan bitxi, kurioso eta librea, opera-libreto bat bezain. Zeta, izan ere, ipuin bat da, ekialdeko ipuinen tankerakoa. Scherezaderenak dakarzkigula gogora esan dut, baina hori meritu makala da, ipuin guztiek baitute gaur egun Scherezaderena izan daitekeen usain, zapore edo gustua. Ipuina zerk egiten duen liluragarri galdetuko balidate, nekez
emango nuke erantzun bat kunplitua eta denentzat baliagarria. Pertsonaiak, esaterako, beti zerbaiten bila, errealitateaz haratago dagoen zerbaiten bila, ametsaz haratago dagoena nahi. Pertsonaiak, bai, guk nahi genukeen modukoak. Pertsonaiak, bai, pilo bat, bakoitza bere eromena edo bere zoritxarra gainean duela. Pertsonaia handiak eta txikiak, ederrak eta itsusiak, beti zerbait kontatzeko dutenak, ametsaren bueltan ibiliko direnak, aurrera eta atzera. Zalantzarik ez. Baricco irudimen handiko gizona dugu. Eta irudimena, Nabokovek esan zuenez, ezinbestekoa da idazle izateko. Idazle izateko bezain ezinbestekoa dugu bizitzaren herdoilari kolore pixka bat emateko. Baina hau nire irudipena besterik ez da. Irudimenari esker Bariccok fantasiaren munduan sartuko gaitu irakurleok, eta ez dugu handik irteten utziko, harik eta liburua amaitu arte. Zeta, tranpazko soinekoak egiteko gaia. Zeta, fikzioa ere tranpa baita. Eta literatura zetazko hitzak dira, errealitatea, nahi gabe bezala, estaltzeko.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak