« Gabriel Arestiren harriak | Kaniko eta Beltxitina »
Kaniko eta Beltxitina / Jakes Oihenart / Lur, 1971
Kaniko eta Beltxitina Josu Torre / Anaitasuna, 1971-11-15
Jaso berria dut. LUR editorialak egin duen, Gabriel Aresti jaunak moldatutako “Kaniko eta Belxitina”ren lehen inprimaldia. Zerbait arinegi irakurri dudalarik, zaila litzateke pastoral honi kritika zehatz eta sakona egitea; bestalde, ez da hori ene asmoa. Liburuaren azala ireki orduko, ANAITASUNA honetan (ikus 217. zenbakia, 6. orrialdea) Arestik berak idatzitak hitzak datozkit burura: “Dirudienez, guztiok ahaztu dugu zin hori”. “Dugu” hori bere toki egokian sartua dela uste dut.
Euskal idazleen artean eta are gutiago euskal letretan sartu gabe naizelarik, beldur naiz, Euskaltzaindiaren arauak ez ote ditudan nahi haina menderatzen; baina, nik dakidala, ez dut uste, euskara idatziari buruz Euskaltzaindiak emandako legeetan azenturik eta kontsonante ondorengo H-rik aipatzen denik. “Kaniko eta Belxitina”n, ordea, garen, bertsolaritzaren, paperen, direnen, phena ikhoustera, othoitu eta abar ikusi ahal izan dugu. Textu orijinalari jarraitu nahian egina dela uste dut. Baina batasunaren bidean eta areago batasunaren barnean behar den diziplina hori ez du lan horrek betetzen.
Batasuna egina da, oraintsu ANAITASUNAn irakurri dugunez. Orain, bigarren pausoa da inportanteena: batasun hori herrian sartzea. Eta, horretarako, ez dut uste bederik egokiena denik, ortografian behintzat nahaste gehiago sartzea. Behin eta berriz esana da, idazleek zerbait sakrifikatu behar dutela euskararen eta herriaren onerako. Dudarik gabe. Bizkai, Gipuzkoa eta Zuberoko euskalkiek azterketa sakon bat merezi dute; baina, idatzi, beti egin behar litzateke, Euskal Akademiak agindu duen arauera
Ba du zerbait gehiago liburu honen hitzaurreak, pertsonalkeria, pertsona bereziekin sartzea, alegia. Beharbada, berezko tokia izango da, “puntadak” jaurtikitzeko; baina, ene eritziz, pertsonalkeriak pertsonalki zuzendu behar lirateke eta, akordioren bat lortzen bada, irakurleei adierazi.
Akusazioak alde batetara utzirik, Zuberoko pastoral honi merezi duen indarra emateari interesgarri deritzat; zeren, hitzaurre berean esaten denez, “euskaldunaren tradizio para-teatralaren pilare nagusietariko bat” baita.
Kezka hauei erantzunez, ene ezjakintasuna gutituko den esperantzaz.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza