« Kontaerari eutsiz | K. jaunaren bilaketa »
Bekatuaren itzala / Xabier Mendiguren Elizegi / Elkar, 1995
Desira izoztuak Aingeru Epaltza / Nabarra, 2001-11
Euskaraz idatzi den liburu erotikoenetariko baten protagonista ez da galai bat ongi hornitua, ezta glamurrez beteriko emakume katxarro bat ere, han eta hemen posturarik berezienetan joka. Bekatuaren itzala guztiz liburu erotikoa da, baina ekintza erotikorik ez du abantzu. Erotismoa ez da-eta soilik gorputzaren ekintza; ez da-eta larru kontu bat bakarrik. Buruak, sentimenek eta zentzumen guztiek badute beren egitekoa, denen oinarrian baitago desira erraten dugun zer definigaitz hori. Hain justu ere, desiraren gaineko liburua dugu, oroz gain, Bekatuaren itzala.
Eleberriaren protagonista apez bat da. Herri txiki bateko erretoretzaren ardura hartu berria du, eta destino ilun horretatik lanbide bereko lagun bati idazten dizkion gutunen inguruan ardazten da kontakizuna. Izan ere, bizimodu lasai, betiberdin eta are aspergarria bertze izatekorik ez dirudiena, kordokaturik utziko du erretore berriaren seroraren alabaren agerpenak. Nerabeari nahita nahiz oharkabean darion sexualitateak, ezari-ezarian, obsesio baten moduan eginen du habia apezaren gogoan, erotzeko menean emateraino. Sinesmenaren eta haragiaren deiaren arteko korapiloan harrapatuta —tentaldian erori / ez erori—, grina menderatzeko barne borroka gero eta biziagoak, gero eta etsiagoak, egiten dio tira narrazioaren hariari.
Halako mamia duen idazlan batek dituen begi-bistako arriskuetatik ofizio handiko idazle bat baizik ez da onik ateratzen ahal. Xabier Mendiguren Elizegi beasaindarrak liburu honekin mugarri bat ezarri zuen, gure belaunaldiak kasik ahantzirik duen hizkuntza eredu batez baliaturik: apez eta apezkondo jendeak gerlaondoan ondu zuen euskal prosa mardula. Ez alferrik, Txomin Agirre Saria jasotako liburu hau Nikolas Ormaetxea Orixeri, Nemesio Etxanizi eta Salbatore Mitxelenari eskainia dago. Izen handi horien ekarriaz egileak moldatzen duen oreak egiten du nobela sinesgarri. Apez gizagaixo baten kalenturek mende berriko irakurle laikoarentzat izan litzaketen “irensgarritasun” aferak leuntzea, berriz, kontakizun guztiaren azpian dabilen ironia gaiztoaren lana da, Mendigurenen etxeko marka.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez