kritiken hemeroteka

8.804 kritika

« | »

Zer dugu Orixeren kontra? / Joxe Azurmendi / Jakin, 1976

Zer dugu Orixeren kontra? Xabier Gereño / Anaitasuna, 1976-09-15

Euskara batuan. 184 horrialde. Orixe ahantzirik omen dugu eta Azurmendik plazaratu nahi digu. Liburu bitan aztertuko du idazlea eta bere lanaren hainbat zehetasun. “Esku artean dugun liburu honek ez du Historiarik egin nahi”” (11. horr.), ez eta Orixeren lanaren azterketa literario kritiko bat. Orixe zergatik bandera bihurtu den, zergatik “eskuindar kafre guztiak Orixeren deboto izatera obligaturik daude”n (11. horr.) eta zergatik azaldu berriarentzat Orixe existitzen ez den.

Biografia labur bat Orixeren sortzeaz eta hezitzeaz, irakurlea Orixe nor zen jakin dezan. Orixeren hainbat alderdi aztertzen dira ondorengo kapituluetan. Haren erlijio eta moral hestutasuna nabari da sortu zuen literaturan eta “oker ez banago, honelako testuak, oraingo irakurleari baino are gogorragoak egiten zitzaizkigun atzokooi; orduan Kardinale Segura, Goma, Pla i Deniel, eta abar oraindik irakurri egiten ziren, eta Kristo Erregeren gerrilaririk oraino ez bazebilen ere” (39. horr.).

Orixeren lanari pietismoa dario. “Nahiago zuen euskara hiltzea, euskarazko biraorik baino” (47. horr.). Bestalde, Orixe euskaltzale eta abertzale zen. Orixeri eta Arestiri hainbat karakteristika komun aurkitzen die Azurmendik. Bat, sorlekuarena. Arestik, Bilbo aipatuko du, Orixen Uitzi bezala. Uitzin, “etxe inguruan hartzen da gauza guztien neurria” (60. horr.). Bere produkzioan, bere bizitzan zehar, behin eta berriz joko du Orixek bere baserri girora, bere haurtzarora.

Maisu trebe zen Orixe, bai hitz neurtuan, bai prosan, baina Maisu izan arren, ez du eskolarik sortu: “Orixeren euskara famatua Orixerekin joan zen” (70. horr.).

Erabili zituen gaiak, gehienbat, erlijiosoak izan ziren eta itzulpenak egin behar zituenean, libertade handiegiak hartzen zituen, berak aitortu baitzuen idazleari baino begiramen handiagoa irakurleari zor ziola (hau moralean zuen kontzeptuaren arabera). Baina maiz erabiltzen zuen euskarak baldintzaturik. Adibidez, Giza Eskubideen Deklarazioaz hau dio Azurmendik: “Daukaguna Orixeren deklarazio bat da, ez ONUrenik”” (145. horr.). Oro har, eta liburuaren tituluak bestela adierazten badigu ere, Azurmendiren tribunaletik Orixe dezente samar irteten da, hiru lehen euskal literatoen artean sartzen baitu.

Eta, zer esan Joxe Azurmendiz? Harrigarria da idazle honen emankortasuna. Ene ustez, Azurmendi dugu horrialde gehien bete duen euskal idazlea. Azurmendi irakurtzeko, irakurleak ez du inolako problemarik, denborarena ez bada, idazle berak ere idazterakoan ez duen bezalaxe. Ba dirudi, idazterakoan, hizkuntza ez dela oztoporik (Orixeren kasuan ez bezala) nahi duena idazteko. Hizkuntza normalizatu beharrean aurkitzen garen garai honetan, euskara standard bat sortzeko une honetan, hor dugu Azurmendi, nahi duena idazten irakurleak ulertzeko eran. Jadanik, euskara ez da Azurmendirentzat buruhauste bat, helburu bat. Haren helburua, idaztea da, eta euskara, idazteko tresna. Izan behar duen bezala.

Azken kritikak

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak