« “Abuztuaren 15-eko bazkalondoa” | “Caritate”: irudimena nagusi »
Boccacioren Dekamerone tipi bat / Giovanni Boccaccio (Gabriel Aresti) / Kriselu, 1979
Boccacioren Dekamerone tipi bat J.S. / Anaitasuna, 1980-01
Dante Alighieri eta Francesco Petrarca-rekin batera italiar Erdi Haroaren udazkeneko idazle gorena izan zen. Giovanni Boccacio Florentzian sortu zen 1313.ean, hiri hau Europako hiriburu komertzial eta finantziaria zelarik.
Anitz idatzi zuen, toskaneraz olerkiak eta nobelak, latinez obra eruditoak. Orotarik aipagarriena Dekameronea, XIV eta XV mendeetan kasik eskuliburua eta gaur arte hospea eman diona.
Dekameronea ipuin bilduna interesgarri bat da, baina ez da bilduma soil bat, ba du egitura bat era gorputz oso bat. Pretextoa hau da: 1348.ean izurriteak Florentzia erasotzen duenez hamar pertsona gordetzen dira etxalde batean hamar egunez. Zazpi dama eta hiru jaunak, denbora atseginago egiteko, kontuak kontatzen hasten dira, egunero hamar. Hala, hamarna kontaturik ehun-kontuk osotzen dute Dekameronea, guztiak tematika mugatu baten inguruan, fortuna, amodioa eta zuhurtziari buruz, alegia.
Gabriel Arestik hautapen bat egin zuen itzulpenerako, 15 ipuin aukeraturik. Erran behar da arras egokia dela hautapena, zeren eta Dekameroneko kontaera asko zaharkituegiak baitira eta ez hain interesgarriak. Hautatu direnak, ostera, xarmangarriak. Amodioari buruzkoak dira gehienak eta egitura miresgarriz osotuak batzu. Ipuin bati buruz erran daitekeen merezimendurik bikainena, sekula ez dugula ahantziko, erran daiteke Dekamerone Tipi honetako kontu batzuri buruz. “Deabrua infernuan nola sar” deritzana esate baterako antologikoa da, eta baita ere “Purgatorioko anima benedikatu bat”, ”Xori errusinola” eta abar. Ipuin berde eta alegerak, Erdi Haroari —maiz erran den bezala— ez baizitzaion falta bizimodu arrunta gozatzeko eta plazera zelebratzeko indarra.
Gabriel Arestik lapurtera klasikoz egin du itzulpena, ene ustez oso egoki. Ortografiaren aldetik, modernoan agertzen da, lehen bertsioan Gabriel Arestik zenbait grafema desberdin erabili zituen arren.
Bukatzeko, derradan, zinemara Pier Paolo Pasolinik eraman zuen bezala Gabriel Arestik ekarri dituela euskarara eta ez dutela ez naturaltasunik ez xarmarik galdu. Beraz, Giovanni Boccacio Dekameronea idazteaz damutu bazen ere hil aitzinean, gu ez gara damutzen, baizik eta zelebratzen.
Turismoa
Asier Basurto Arruti
Maialen Sobrino Lopez
Geratzen dena
Ione Gorostarzu
Maddi Galdos Areta
Zerua hemen
Oihana Arana
Maialen Sobrino Lopez
Barne zerbitzuak
Katixa Agirre
Amaia Alvarez Uria
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Joxe Aldasoro
Ni, laiko
Markos Zapiain
Aritz Pardina Herrero
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
Maialen Sobrino Lopez
Café Mokka
Jabier Muguruza
Mikel Asurmendi
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Irati Majuelo
Basatiak
Maria Reimondez
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Zerua hemen
Oihana Arana
Paloma Rodriguez-Miñambres
Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola
Mikel Asurmendi