kritiken hemeroteka

8.804 kritika

« | »

Bide barrijak / Lauaxeta / Verdes Atxirika, 1931

Bide berriaz itz bat orañik Larreko / Euzkadi, 1932-03-10

“Lauaxeta”, “Lizardi”, “Barrensoro” eta “Euskaldun batek”, guztieri, biotzez nere eskerrik beroenak.

Zuen guztien alderako zordun naiz; baldin barkatu badidazue eztabai untarik egin datzuetan miña: nere aldarakotzat on onak agertu zarezte.

Eztabaidetarik ere euskaldunek badakigu gauza onik ateratzen.

Oraiko untarik, zer ondorio? “Bakotxa berea gogoan”, gelditu ote gara?

Eztabaida dela bide, norbaitek gugatik esan bide du “ezin entzun batean dirade”. Baño ez; egiaren ondotik gabiltza, euskararen ona baizik nai ez dugunek. Zerbeit erdietsiko dugu. Ona, non dugun berexiko dugu.

“Bakotxak bere Sainduari otoitzez” ez dugula biderik eginen, badakigu.

Zinez, euskararen garbitasuna nai dugu; aren garbizaleak naiago, berrizaleak baño. Izkuntza landu bat egiteko bearren bearrena den ura nai dugu.

Udaberriko leenengo aro epelean, ogi-landarea piztu berrian garbitzen ezpada zikinak galduko duen bezala; euskararen oraiko berpiztean, erdalera nagusitzera uzten badugu, euskara galduko da, berdin olerkiaz nola beste gisaz.

Euskal-olerkia eder zait: beti oroituko naiz, nere biotzeko iñarrots aldia, “Zaldubi” zenaren olerki bat irakurtu nuelarik.

Euskara barnatzen asi berria nintzela, buruz ikasi nuen auxe:

“Arpegi pollit ori, amatxo ¿zertako
“Ez duzuamak bezain legun eta goxo?
“Aurra, urak maldari errekaz doazko
“Nigarrek naute ni egin ere ain atxo.

Adema, olerkile jakintsuna zen; biozketa minenak eta gogoeta gorenenak, bazakizkien erraten euskara garbiz.

Alarik ere, nik uste dut euskaraz idazteko bide berriak egin bearko direla. Baño: ¿Nork eta nola? Ez dakit; euskaraz ederki dakien batek: euskar izkelgietan nagusi den batek: euskar izpidearen erroak ezagutzen dituen batek.

Untaz landan; buru oneko eta argia den batek eta iturburu gorenetarik etorrera andia duenak. Badaiteke oraiko berri zaleak, baldintza orietan barna ibiltzeko gai direla.

Eta baldin ala bada, berriz ere, ene zorionik andiena.

Baño; euskaldunek bide berriak egiteagatik beren lanak leenik erdeeran egin ditzaten, etzait egoki: erdalerriko galbidea ortan legoke ta.

Lan berrien gogoetak ongi aditzeko, ek egiteko lokarrien berri bedere jakin bear da: euskaldun geienek unenbertzekorik ez dakigu.

Orgatik, ezin dugu erabaki, ongi dauden edo ez; baizik aditzen ez ditugula. Mugaz beste aldeko euskal-idazlen artean, Etxepare jauna bide berrietan ezpada, gai berrietan badabila.

Egia esateko arren euskar-idazkera gure aldeko berriena baño errezago zait, “Berebilez” izena duen idaztiñoan eta “Osagarriz” egin dituen lanak, Etxepare sendakinak gai berriz egiñagatik aren idazkera, garbia zait.

Guztien buruan; nik nai dut eta zuek nai duzue nik bezenbat edo geiago:

1º Euskeldunak euskaraz letradundu gaitezen; euskara geroago eta geiago azi eta landu dezagun.

2º Adiarazi nai dugu, izkuntza gisaz euskera aberatsa dela eta jakintza-gai guztiak erabiltzeko gai dela.

3º Euskaldun geienak, euskararen alderako ikaste gustikoak garela; orgatik edozein gairi buruz, motz eta idor agertzen garela.

4º Euskara ongi ikasteko, beste edozein izkuntza bezain zalla dela.

Azkenik: euskaldunentzat, euskar-idazleentzat bereziki zuzuendu ginuen eztabaia. ¿Zergatik erdarara jo, aren argitzeko? Edo euskara ¿ez da gai bide berriak argitzeko?

Eztabaia berritu zuen “Euskaldun batek” bere lana unela izenpeturik; besteek aldiz, aren esanak aipatzeko “Euskaldun bat” izena eman diote, “ek” atzezkia uts eginik.

Euskaldun garbien gisaz, “egilearen” (agente) atzezkiarekin jarri zuen “batek” eta besteek ura zuzendu bearrez edo oarkabean “bat” utsik. Nola nai den dela, irakurle maite ori; barkatu.

Azken kritikak

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak