kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Lizardi zanaren gomutaz / (Liburu zehatzik ez)

Lizardi zanaren gomutaz Lauaxeta / Euzkadi, 1934-06-10

Urte askotxu dira, baña bagillaren-10’gn. egun batez juan yakun. Betiko egaiz-egin euskun, baña il aurrez bertso oneik esan ebazan:

Orra Josu on-ona
enara gaxua,
ludi ontan min gaitzez
gustia ondatua.

¿Norenak diran? Pantzeska deunaren seme argi batenak. Tudela’ko lekaidetxian eguan, bixitza eruan eziñik, arima baitzun gorputza baño senduagua. Amazortzi urte osotuko dira gaur. Bagillaren 10’gn. baten il zan Errenderi’tar Erramun olerkari ospetsuba. Idazle argi asko ixan dira, berein olerkari. Baita abertzale, be. Iñoren atzez-atze geratuko zana etzan Errenderi aba. Astibia abixendun abertzale zintzua…

Zarautz’ko jai eder onetan, Lizardi’tzaz gomutako gara geyenok, baña zuretzaz, be, gomuta dedixan, lerro oneik idazten dodaz. Ixen-eskutan edo ixenorde asko erabilija zan Errenderi Aba ona. Arrobi’tar Danel; Gabiola-Panderi’tar Aya; sarbide, Argitzale, Ori’tar Koldobika.

EUZKADI izparringi onen orri-taldietan ainbat olerki ta idazlan idoro doguz. Eta olerki gustijak pilo baten bilduta daukoguz. ¿Gaurko poesi-jai onetan asmo sendo bat artuko ote-dogu? ¿Zein? Oraintxe esango dautzubet: Errenderi zanaren olerkijak argitara. ¿Gauza zala? ¡Ez olakorik! Aren azken-bertsuak ziran samindubak!

Orain ega-egaka
zuganatz dijua

Orrelan juan yakun olerkari argija. Enara gaxua ezin bixi-ixan zan ludijon, bijotza zaurituta eukon, ba. Eta guk, euzkuak, arein gomuta gitxi. Beste baten olerkijak, be, or dira erdi-galdu. Zubigar azkarrarenak. Baña gaguzan ixillik…

Gaurko jai au Lizardi zanaren omenez dogu. Lizardi, Loramendi, Zubigar, Errenderi… Oneik gora-bera zer euzkuai? Bardin dantzan-egingo dabe. Olerkarijak zoruak dira, deus eztira. Baña ori esaten dabenai gogor urten biar dautsegu.

Olerkarijak langorik eztago erri bat itxartu-erazoteko. Lur-barnian datzan azijak zelako ots biguna egin daruan, be, entzunen baitau berak.

Lizardi argijaren omen-egun onetan pozik gagoz. Arek beria emon euskun. Biar, ba, luzego bixi ba-zan ezeuskan “Urte Giro” ederraguak emongo.

Barrijak etorriko dira. Or dogu Zaitegi’tar Jokin ospetsuba. Bere olerkija irakurri dogu. Mistral batek egiña delaguan gagoz. ¿Ez gomutau arako Bingen eta Mireio’ren artzain-kepatxubaren edestija? Beste orren beste Omer andijak egin eban ikurdijan, gero Virgili’k, bere bai. Camoens’ek itxasontzi bateko axe-oialetan. Oraingo euzkuai eldu yaku geure ordu ona.

Eskarrak Zaitegi’ri. Olerkari bikaña dogu. France’ko olerkarijen bertso onenak euzkeratu euskuzan, gero Orati’renak. Langille porrokatuba. geure izparringi onetan ainbat idazlan atzaldu doguz.

Batzuk ba-duaz bestiak badatoz. Orixe ludiko bixitza. Ezkadixan larregi samindu, Urtzi jaunak garuaz-eta.

Zarautz’ko uri txukunean batuko garen gustijok abestu daigun pozez. Euzkadi’ren berbizkundia oraintxe dogu. Olerkarijen txintak entzuten doguz.

Lizardi zanak goiko erreñutik begiratu begizkoa.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak