« Biotz-begietan | Biotz-begietan »
Biotz begietan / Xabier Lizardi / Verdes Atxirika, 1932
Biotz-begietan J. Zubimendi / El Pueblo Vasco, 1932-05-22
Euskeraren aurrera-bide alaigarri onetan, guzien aurretik olerkariak dijuazela ezin iñork ukatu. Izkuntza orogatik esan oi da, bera jasotzeko olerkari bereziren bat agertu arte, txorikume luma-gabekoen antzera, ezin egaturik ibilli dirala.
Beste izkutzetan ori gertatu bada, gurean, andikien nabarkeriz, baztertuta, orobat.
Gaur itz zar jatorrak agertuta berriak dirala diote beste askok. Ederzaletasunari eu[t]si ta gurea galdurik, zarra, berri ustean artzen degu. Landugabeko izkera au, atxurrik ikusi ez duan lurraldeen erara zegon. Lurra landu ta azi ugariak zabalduaz lorategi apain lili usaindunez ager leike. Euskeraren lurra lantzen ari da. Bai azi berriak zabaltzen ere.
Baña zeñek lantzen ditu lurralde oiek? Zeintzuk zabal azia…? Olerki xorta bat eskuratu zaigu. Azalez apain, barrua ezti-mamiz josia. “Biotz-begietan” izendaturik, biotz-samiñak negar ta odol dana geienean. Begiak berriz maitasun edergarriz aseak. Irudimen argiz maiz loretuak. Lizardi’tar Xabier degu bere egillea.
Lendik ere eusklatzaleok ongi ezagutzen degu olerkari au. Igaz, urteero izan oi dan aupagarririk bereziena, berekiko zuan. Orduan saritutako olerkia, “Urte giroa ene begian” laukoitzeko atal berezi bat degu.
Ogei bat olerki zein-baño-zein goralgarriago dakarzki. Aurritza beste batek “Orixe” ospatsuak egiñik, olerki bakoitzen iritzia ematen du.
Ez guaz, berak lez, iritzi ori ematera. Ez bai gera gauza.
Goi-goiean, ega luzean, dabiltz Lizardi ta Orixe biak. Gu beetik beren egatze ederrari zoratuz begira.
Baña guk ere badegu gure biotztxua ta erakusle oien baimenakin, atsegiñen zaizkigunak agertu bear ditugu. Lendik ezagun genduan “Paris’ko txolarrea” gero eta pozikago irakurtzen degu. “Zuaitz etzana” oartze ugari ta irudimen ederrekoa. “Xabiertxo’ren eriotza” guzietan atsegiñen zaigu. Biotz ikutzeko gaia darabilki. Ta bai egillearen naia errex lortu ere.
Guzien iritzia ez guazela ematera esan degu. Orra ba guretzat lanik zakon ederrenak.
Garai onean idazti au eskuratu zaigu. Bai benetako poza artu ere.
Errez-zale gera, egia esan; baña gaur, Lizardi’ren olerkiak irakurrita, berak darabizkien gaiak, izkera errezean ezin erabilli dirala argi ikusten degu.
Errez-zaleak ere badaukagu gere lana, errirako. Biotz-Begietan ez da edonork ulertzeko liburua. Baña geroago, gure izkera (sic) oraingo indarrez aurrera bidean jarraitzen badu, laster dira errez-zalien olerkian baztertuak ta berri-zale aren lanak guziak maitatzen.
Jarrai, Lizardi, jarrai gora begira etengabeko ega ederrean. Zer-esanari ez egin jaramon, ta maizago ager ditzazu gaur ainbeste pozten gaitun idazti onen antzekoak.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi