kritiken hemeroteka

8.795 kritika

« | »

Biotz begietan / Xabier Lizardi / Verdes Atxirika, 1932

Biotz-begietan Lauaxeta / Euzkadi, 1932-05-11

Emen daukat esku-artian, idazti barri bat. Euzkerazkua dau bere mamiña. Olerkijetan egaiz-egin dau, Lizardi’tar Jabier’en altzotik. Idazki txikija, baña ondo osatuba. “Biotz-begietan” deritxo, olerkigilearen begijetan eta bijotzean sortubak battira.

Eder-miñak jo dau Lizardi jauna. Noragiñokua dan, ezin adirazo, baño neure agorako, gorengo mallan jarri biar-ixanen dogu. Erderaz be alboko-orriz datorz olerkijak, iñori ulertkatxak atzerantza eragin eztagijontzat.

Olerki oneik eskutara dozuzanian, neure uar auxe gomutan euki. Neuk baño obeki onetzaz aurre-itza egin daun “Orixe” jaunaren itzak: “Etzazula eriosuar irakur emengo olerkirik, ahapaldia arnas batez asi ta buka; ez ta, agiz, lerro osoka; lerro erdika, laurdenka, itz bakoitza, gauzak eska dezan araura baiño. Mandoaren ur edateari baiño oilloarenari areago zagozkio”.

Lizardi jaunak goyetan egaiz-dagi. Orain arteko bertzogile askoren antzik eztauko.

Adizkide mina yat Lizardi ta adizkide-antzo gauzatsu bat belarrira. Zeure olerki ederrok, abarrotsa ta zalapartak aterako dabez. Entzun biar-ixango dozuz entzutekuak. Zar-zale diranak, barri-zale diranai arrika egitteko begi-zoli dagoz. Zeure esangai ausartubak, askoren atsegin? ¡Ezta atsegin-erdi be!

Gogai lar dozuz buruban, eta asko bixi dira gogai-barik. Onei min bestien joritasunak-edo. Olerkiz-olerki neure iritxija entzungo dozu, beste egun baten. Erderaz esango dautsut, ez errazago yatalako, idaztijaren zabalkundia egin nai dodalako baño.

Ahapal gustijak irakurri ostian, bijotza asetu yat. Pozak irri egin daust begi-ninijetan. Euzkereari errelako olerkarijak sortu biar yakozala, nok uste? Baña zeure olerki txortan, atsegiñen gaur be, Tolosa’n sarituba yat. “Urte-giroak” yatazan eder. “Udazken”, beste batzuk naigo, “Uda (Baso itzal)”, egokija. “Biotzean min dut” ezta makala, triste-antzo ez ete zagoz? “Jabiertxo’ren eriotza” begijetan sartu yat. Orain-arte olakorik eztogu entzun. Neuri beñola, olerkari-ots-egiña zara. Nik baña ez-ixen a utikan jaurti dot, zeuri ots-egiteko era-bardiñez. Baña olerkari yayua zara gero. Ez zattezela bildur baña, etxian kirikiño baten antzera, nerau sartu naiz, beste baten olerkijetan urten nai ezik.

Ausartuba nintzake uste neban, baña bildurrak jo nau. Olakorik jazoko? ¡Ez! Urtzi’k emon dautzu irudipenik lar. Doi orrei erantzun bar. Zuaitz etzana, bixitzaren irudi begixu.

Geyegi goratzen zattudala, iñork uste izan eztagijan be, uar bat esango baña noizpeinka iges-egiten dautzu, ezin esituta. Onetzaz gomutan dot Carducci olerkari aipagarrijak iñuana. Ezin gerketarren era, esi, italiarren elian eta illuna bere begi-gain zala ots-egitten eban.

Oraindik bijurtu barik dan izkuntza onetan, gura doguzan gogayak ezin esan. Bakotxa, gabiko bategaz gabiltz, txinpartak atera nairik. Onela obeto, bestera baño? Izanen. Baña naiko lanik egitten dau, onela barik bestela egin biar dala erakusten daunak.

Garcilaso’ren olerkijak, gaurko Alberti edo Machado’ren antzeko izkuntzan? Ez. Baña Garcilaso ixan ezpazan, edo Gongora ixan ezpazan, gaurko Garcia Lorca edo Guillen be etziran ixango.

Lizardi’ren olerkijak au, ori edo bestia ixango dabe, baña olerkijak eztirala, ezin esango. Neuk be lenago olerkari ixan nayak senti nebazan, gaur ez, eta argi esango dot: Lizardi dogu buruzagi. Kiderik eztau ixan, diño Orixe’k, nekez duke garaitzailerik.

Olako olerkari bat agertzen danian, alde gustijetan poza entzun biar geunke, baña lurralde onetan ots ba be eztogu entzun. Negar egitteko lain. Olerkari bat Urtzi’ren bezuza da, bestien posgarri dan gixona. Baña euzkotarrak eztakije zer balio daun olako batek. Emen olerkarijak zorotzat edonork artuko dauz. Gaurkoz Euzkadi’n ezez España’n be Lizardi lako olerkarijak eztira ixango bi. Geure elerti-zaliak poztuten dira? Ez dirudi. Eder miñak barik, zizki-mizka azkureak jo dauz.

“Biotz-begietan” idaztija izkuntzaren mugarri bikaña dogu. Askoren zoztor-bide, beste ainbaten atsegin-gai. Eta egiliari zorijon-egitteko seme. Semerik borobillena, xaloena eta ederrena egin dauskulako. ¡Txapela erantzita agur, olerkari gurena!

Azken kritikak

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak