kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Nemesio Etxanizen biografia eta ideologia / Pako Sudupe / Euskaltzaindia-BBK, 1996

Zubigintza Jose Luis Otamendi / Argia, 1996-09-15

Iazko Mikel Zarate saria eskuratu zuen Pako Sudupek hizpidera dakargun liburuarekin. Nemesio Etxaniz dugu gaia, eta zutean eta zeharrean aztertuko digu ikertzaile azkoitiarrak, etxekotasunez. Felipe Juaristiren hitzaurreak egoki egiten dio sarrerakoa.

Atal nagusi bi ditu, Nemesio Etxanizen biografia batetik, eta ideologia bestetik. Sudupek idazlearen mundualdiaren gorabeherak aletzen dizkigu zahar usaineko hizkera dotorez, lehen atalaren ardatz Etxaniz berberaren Izotz-kandelak eleberri autobiografikoa hartzen du, bigarrenean areago baliatzen ditu gutunak eta artikulugintza. Txukuna da edizioa, argazkiz ere hornitua, tipograia akatsen baina jarri hehar zaio hala ere.

Dagoeneko historikoa den pertsonaia batengana orekaz hurbiltzeko saioa eta kontestualizatze lan serioa nabari da orriotan, historiaren epaiari aurre egiteko froga eta agiri sorta ederra bilduz.

Etxaniz gizon kezkatua ageri da hasieratik. Gogoz kontra apaiztu antza, maitasun ezinduak eta Euskal Herriaren kinkak poeta izatera ekarri, eta hanka bat betiko galtzera doan mundu batean, eta bestea abaila bizian datorren bigarren batean duela biziko da. Gerraoste beltzak zubigintza bizkorrera behartuko du Jainkozaletasunak eta abertzaletasunak lotua zuten idazlea. Nazioak euskararen gainean behar duela uste du, hortik bere jardunbide anitza. Frankismoari eta Elizaren hainbat jarrerari agerian aurpegi eman zien hakanetakoa izan zen garai hartan. Euskalgintzan bide berriak urratzen ahalegindu zen zinez, irratian dela, antzerkian dela, kantagintzan dela, gazteenganako isuri eskuzabala erakutsiz. Modernoa eta aurrerakoia alderdi askotatik begiratuta, eta tradizio zalea ere bai.

Giza-neurriko Nemesio Etxaniz bat jartzen digu eskura Pako Sudupek. Sasoi bateko euskal munduaren zenbait zerzelada eta kezka ezagutzeko dokumentu jakingarria. Berriz ere literaturak bizitzan oinarri duelako froga.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak