« Heriorekin jolasean | Zubigintza »
Urrezko triangelua / Jon Arretxe / Elkar, 1995
Gezurra antzeman Ibon Iribarren / Euskaldunon Egunkaria, 1996-09-14
Abentura eta era berean bidaia liburua, hariak ekialde urruneko lurraldeetan hartzen baitu leku, Jon Arretxeren ohiturari jarraiki beste lekuak, beste munduak gugana ekarriz.
Irakurleari berehalaxe otuko zaion eran, urrezko triangeluak badu Asia barneko kokapen geografikoa ezezik, beste esanahi sujerenteagorik. Egia esan, nobelaren orrialde asko eta askotan gutxi adituko du Laos, Birmania eta Tailandia arteko lur eremu hari buruz, putetxe eta bestelako lokaletan topaturiko triangeluek orrialde hauetxek gaineztatzen dituztelarik.
Bertan, lehenik Bangkok hirian eta geroago beste herriska txikietan, dena da zikina. Zikinak jendez zein zaborrez bete kaleak, zikinak trabesti, homosexual eta urdangek pozten dituzten gauak, zikinak opio keak berotutako tabernak. Garbitasun apur bakarra body-body masaialari batek, Nittayak, ekarriko du atal hauetara, bere lurrin eta xaboiez.
Ezin ezer erromantikoagorik espero Jon Arretxek hautatu duen lehen protagonista honengandik, bere emaztegaia aldarean utzita alde egin baitzuen Tailandiara. Baina tartean izango du lekurik maitasunarentzat ere. Eta honetxek emango dio bira ikusgarria istorioari.
Guztia aldatuko da. Liburuaren bigarren zatian ikasiko du irakurleak urrezko triangelua munduko opio landaketarik handienak dituen lurralde bat dela. Berau izango da hemendik aurrera hariaren erreferentzia puntua, pertsonaia guztiak biltzen dituen oinarrizko zutabea.
Une orotan intentzio bikoitzeko eleberria dugu honako hau, kaleitxi batera helduak ginenean irteerarik bitxi eta harrigarrienak idorotzen dituena. Hasiera batean zeharo aurreikusgarria iduri, eta alde batetik zein bestetik irakurleak ustegabe mordoa jasoko du. Honela, partitzeko orduan liburu osoaren haria zena ez da azkenean kristal zati hautsi bat baino, ispilua eratzen duten kristal zati guztien arteko bat. Eta eleberria ipuin bilduma ere badela ikasten du irakurleak.
Horrez gain, abentura liburu batek ezinbesteko duen abiada arinak eta beronen laburtasunak dexente laguntzen dute, irakurketa bakarrean hasieratik bukaerarainoko bidea egitea ahalbidetuz. Bangkokeko kale lizunak ikusteaz nazkatu ez eta aurrera darraien orok zail izango du liburua uzten. Hala ere, estilo apal eta erraz honek ez dio nobelari ikutu literarioago bat kentzen, batik bat bukaeran. Bertan, hasiera bateko zikintasunean espero ez zitekeen egoera polit batera iritsiko da istorioa, galtzaileek ere duintasunik badutela ikus dezagun.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez