« Oteiza dela-eta | Lizardi eta Gerbault »
Bordelera / Felipe Juaristi / Erein, 1996
Heriorekin jolasean Javier Rojo / El Correo, 1996-09-12
Leiendaren denboran hondoratzen den lehenaldi batean, Zalduna, Soldadua, Apaiza, Poeta eta Musikaria elkartzen dira Bordelera joateko asmoz. Normandarren eta Angelesen gudua bukatu berria da eta horiek, Normandarrak izanik, garaile gertatu dira. Baina Bordeleko bidean ostatua hartzen duten etxean norbait dute beren zain… Euskal literaturan gai historikoak-edo erabiltzeko joera oso handia izan da eta, ziklikoki behintzat, leku garrantzitsua bete izan dute. Adibide moduan, hor daude Auñemendiko lorea edota Yon Etxaideren eleberriak. Azken urte hauetan ziklo berri batean sartu garela ematen du, baina orain, obrak, historian barik, leiendan errotuago daudela dirudi: hori erakusten bide dute, behintzat, kronologia zehatzaren faltak eta elementu fantastikoen presentziak. Felipe Juaristiren Bordelera bide honetatik doa. I. Bergman-en Zazpigarren zigilua-tik aterata diruditen eszena batzuen laguntzarekin, personaiek bere patuari itzurtzeko egiten dituzten ahaleginak kontatzen ditu. Baina, “Dayoub, Bagdadeko morroia”-n ez bezala, trikimailuek ez dute ezertarako balio pertsonaien zain dagoen ezezagunak planteatzen duen jokuan. Herio atzeratu daiteke, eta beste baterako utzi bere lana, baina partida bukatzean beti izango da garailea.
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Barazkijalea
Han Kang
Jon Martin-Etxebeste
Café Mokka
Jabier Muguruza
Aiora Sampedro
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi