kritiken hemeroteka

8.787 kritika

« | »

Jorge de Oteiza (Artea eta pentsamendua) / Andoni Alonso / Iñaki Arzoz / Gaiak, 1996

Oteiza dela-eta Javier Rojo / El Correo, 1996-08-29

Herri honetan zaila da Jorge Oteizari buruz zerbait esatea, polemika batean sartu gabe. Artista honek aldeko sutsu bezanbat kontrako porrokatu baitauzka. Bestaldetik, pertsonak (pertsonaiak) bere obra gainditzen du, bien arteko mugak jartzea ia-ia ezinezkoa delarik. Erdibideak, orekak, ezinezkoa dirudi. Pertsonaia honengana hurbiltzen saiatzen naizen bakoitzean, beti inpresio berbera gelditzen zait: haren obrei buruzko iritziek obrek berek baino garrantzi handiagoa dutela. Obra irekiaren onurak, nolabait, batez ere abangoardiako poetika batetik ikusita. Eta bere obrei buruzko interpretazioez gain, artistaren beraren hitzak ditugu, gai desberdinei buruzko diskurtsoak emanez, logika arruntak agintzen ez duen errealitate maila batetik. Gauzak horrela, Oteizaz irudi osoa emateko asmoa izan dute Iñaki Arzoz eta Andoni Alonsok liburu honetan, ikuspuntu desberdinetatik aztertuz. Horretarako, artistak eragina izan dezakeen arlo guztiei (artea, estetika, euskara, poesia…) kapitulo bana eskeini diete. Baina batzutan ezin izan dituzte pertsonaiak jartzen dituen mugak gainditu; eta artearen mundua kanpotik ikusten duen irakurle batek pentsa lezake pertsonaiari dioten miresmenaren erakusgarri egin dutela liburu hau.

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Barazkijalea
Han Kang

Jon Martin-Etxebeste

Café Mokka
Jabier Muguruza

Aiora Sampedro

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak