« Heriorekin jolasean | Zubigintza »
Gerbault bakartia / Xabier Lizardi / Erein, 1996
Lizardi eta Gerbault Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1996-09-14
“Gerbault bakartia” izeneko testu hau nondik nora agertu zaigun jakin nahi duenak irakur beza Lurdes Otaegik idatzitako hitzaurrea: “Lizardiren mendeurreneko erakusketarako materialen bila niharduela, Lizardiren familiakoek gorderiko liburuen artean aurkitu nuen, besteren artean, artikulu exotiko hau 1930eko Argiaren Egutegian, 69-74 orrialdeetan argitaratua”. Alain Gerbault oso ezaguna egin zen garai hartan, munduari berak bakarrik eta itsasuntzi txiki oihal bateko batean eman ziolako bira. Liburu bat idatzi zuen, “A la pursuite du soleil”, “Eguzkiaren jarraika”, Lizardiren itzulpenean. Artikulua, Lurdes Otaegik esaten digunez, liburu irakurri ondoren idatzi zuen Lizardik, eta Alain Gerbaultek berak bidaian egindako argazkiekin hornitu zuen.
Lizardiren teoria poetikoak argitzeko balio digu artikuluak. Bakardadea eta natura maite zituen poetak ezin txalotzeke utzi Alain Gerbaulten bidaia. Hasera-haseratik esaten digu Lizardik atsegin zaiola itsas bidazti frantziarra. Erabilitako doinu eta miresmen-keinuez badakigu bat egiten duela haren izaerarekin. Zuzenean ez bada ere, bidenabar adierazten digu arimaz anaiak direla frantziarra eta bera: “Alain bezalako gizakumeak, giza-landuen artean, hau da ‘zibilizatuaren’ erdian izan ezik, ez zaizkizu inon aspertzen”. Edo piska bat aurrerago, Alain Gerbaultek ezagututako herriez ari dela: “Itsasalde urrun haietan gizonzibilizatuak egindako lanari zer deritzo Alainek?… Bada…, gehienetan negargarria dela. Izadia gorri-gorrian atsegin zaio giza ikuturik gabe. Gizadiak, berriz, jare, beren ohiturak eta izaera nabari; inork azpiratu, ez aldatu ez bihurritu gabe”. Lizardik ez du begi onez ikusten herriek beren ohiturak eta tradizioa galdu izana. Hona hemen pasarte argigarri bat: “Mangavera uhartera jaisten denean, ez oinetako ez txapelik; elastiko bat, eta futboleko galtza motzak, soineko guztitzat; bertako beltzak bera baino jantziagoak dakusa, europeartuegiak dionez. Hango neska-mutikoek Frantziako kondaira bai, baina ez berena, ikasten dihardute; eta horri ez dio ederresten Alainek, bera frantziarra izanagatik”. Dena dela, ez Alain Gerbaultek ez Lizardik ez dute aztertzen zergatik gertatzen den hori.
Liburuxka honek beste bi testu ere badakartza: “Herrialdeak eta abendak”, Luis Eleizalderen “Paises y razas” izeneko liburuari buruzko iruzkina; eta “Segurako hitzaldi aberkoia”, Sabino Aranaren omenez egindako hitzaldia, hain zuzen.
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi