« “Bihar hilko haut”… | Oroimen kamutsa »
Pedrotxo / Martin Ugalde / Elkar, 1996
Oroimen historikoa eta sentsibilitatea Xabier Mendiguren Elizegi / Argia, 1996-04-28
Oraintsu ari dira kaleratzen zenbait liburu, 36ko gerra edo horren ingurukoak gaitzat harturik, eta hori ez da harrigarria; lehenagokoa zen harrigarriago: herri oso bat erraustu eta txikitu zuen gertaera baten gaineko sorkuntza-lanik ez izatea. Konparatu, esaterako, espainolek garai horrixe buruz egindako milaka filme eta eleberriekin. Historia garaileek idazten omen dute, eta euskaldunek, dudanik gabe, ez genuen deus irabazi harako hartan. Hala ere, galtzaileak beti du aukera bere errekreazioak egiteko, zauriak goxatzeko; gauza jakina da gainera, zoritxarreko epopeiak direla beti ederrenak.
Martin Ugalderen bizitza ere erditik ebaki zuen gerra madarikatu hark: hamalau urte zituela aldegin behar izan zuen etxetik, eta itzuli zenean ere faxisten harrokeria eta zigorrak jasan behar izan zituen, familia abertzale batekoa izateagatik. Nobela honetan ere haur baten begiak aukeratu ditu ingurura begiratzeko, baina ezin da inola ere esan eleberri autobiografikoa denik. Pedrotxo haur umezurtza da, 1948an 15 urte dituena. Ama hila eta aita gerran galdua. Herri pobre, miseriazko eta zapaldu hartan bizi da, baina mutiko koittadu eta inuxentea da, gaiztakeriarik ikusten ez duena, ezta bere kontrako mendekuak datozkionean ere.
Belaunaldi berriak oroimen historikoa galtzen ari direla entzuten da. Baliteke. Erreprodukzio sozialerako tresna ahulegiak ditugu gainera, gertakarien gaineko gure ikuspegiak transmititzeko gazteei. Alde horreatik, historia-liburuetan aurki ditzake datuak nahi dituenak, baina honelako nobeletan sentiberatasun berezi bat kausituko du irakurleak, gertakari horiek baloratzen irakatsiko dion etika.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez