kritiken hemeroteka

8.799 kritika

« | »

Lurraren mugarriak / Pablo Antoñana / Bermingham, 2001

Bazan-eta garaia: Antoñana euskaraz Jose Luis Padron / Bilbao, 2001-11

Joan den hilabetez, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, Pablo Antoñana (Biana, 1927) nafar idazleari eskaini kultur jardunaldiak, bere obraren inguruko aztezketa lanak, egilearen beraren literatur Testamentua eta une ahaztezin hunkigarri ugariez gainera, egilearentzat berarentzat, eta bereziki euskal irakurlegoarentzat, inportantea oso den emaitza utzi zigun: Pablo Antoñanaren narratibagintza euskaraz irakurri ahal izateko kultur oparia.

Lurraren Mugarriak izenburua hartu du, Donostiako Bermingham argitaletxeak kaleratu duen Antoñanaren ipuin bildumak. Sei dira, euskaratuak, berriz diot, Lurraren Mugarriak jasotzen dituen ipuinak, Antoñanaren literatur ibilbidean, sorkuntza une esanguratsuenak nolabait zehazten dutenak: 1985. urteko Ostu eta tiro egin, 1993ko Italiarra, 1999ko Bisita bitxia eta Kalterik gabeko jolasa eta aurten Ttarttalok kaleratu Utimo viaje y otras fábulas liburutik, Itzulinguruka eta Oroitzen dut ipuinak.

Gutxi gorabehera, Antoñanak, ipuingintzari eskaini modu eta denbora tarte garrantzitsuenak jaso dira liburu horretara, baina baita Antoñanarengan nagusi izan diren gaiak ere: historia, gerra zibila, krimena eta indarkeria, etxe zaharrak eta legendako dokumentuak.

Egilea eta itzultzaileen artean bereziki aukeratu ipuin horiengan, Pablo Antoñaren jarreraren, pentsaeraren eta literatur lanaren sakon-sakoneko muina dago laburbildua: lotu ezin den askatasuna. Alegia, arrazoiaren kontra doan lege, pertsona edo edozeri ezetz esateko ausardia, askatasunez idazteko eta pentsatzeko eta erabakitzeko giza jarrera menderaezina, gizartearen eta beronen arazoen aurrean literaturak behar duen erantzule betekizunaren eta eginkizun sozialaren eredua, askatasunaren premia duen askatasuna.

Eta norbaiti, akaso ezinezkoa iruditzen bazaio ere, euskara ulergarri, arin eta irakurgarrian. Baietz ba, Nafarroa oinez eta Antoñana euskaraz.

Azken kritikak

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

Hedabideak