« Hamaika grina | Ilunaren ahalkerik gabe »
Emon biar yako / Iñigo Aranbarri / Susa, 1994
Idatz-olhetan Itxaro Borda / Argia, 1995-02-05
Iñigo Aranbarri orain arte poetaren nobela alorreko opera primak lehenik harridura sortzen du irakurketaren luzaran. Harridura hasteko eta bat, idazkerari begira: hemen hitza bere sakonean hedatzen da, trinkoki, tinkoki, balio bekaitza bailuan:’ematen du liburuan zehar hitz alferrik edo auherrik ez dela. Harridura, hein batetan gaiari dagokionez, idatz-ekintzaren eta irakur-prozesoaren bitartean kokatzen den irakorlako lana —hiztegia ere bai— xeheki agertzen baitigu. Lanaren nekea eta izerdia ixurtzen da orrialdez-orrialde.
Idazlearen eta irakurlearen erdiko eremuan gauza asko gertatzen da, edo zen hirurogeiko hamarkadetan, gunea hain zuzen zenzoreen menpe zegoen garaietan. Inprimatzale euskaldun baten —noizean behin zilegi ez diren obrak argitaratzen ditu— eta euskara dakien, gainera literatura maite duen zenzorearen tarteko harreman zorrotzak kondatzen ditu Aranbarrik. Aipatu gunea beldurra, mesfidantza, ausardia eta azkenean gaztiguarena da. Ordu haietan perpaus anodino xoila kartzelaz saristatua izan zitekeen.
Nobelaren giroa beraz ilun da, grisa, eurizua, gaitza, katuen eta saguen lehiaketaren antzekoa, ostatuetakoa astuna. Frankoren denborak ziren. Herio mugetan eta gutizietan, amodio ezinetan, laguntasun eskasetan, bidaia arriskutsuetan, debekuaren lurrak jendeak eta hauen portamoduak izaltzen zituen. Idazleak papereratzen ez dituen hitzak, irakurleak asmatu behar ditu, oraindino debekuaren itzala iraunkor eta indartsu bailitzan. Iñigo Aranbarriren nobela, irakorlan osotu plomuzko hosto baten moldearen gisa datorkigu: testoa infrentsuz izkribatua da, haina paperaren argian ez zaigu azaltzen.
Erran/idatzi ez direnak maite ditugu “emon biar yako”lako lehen bezala gaurkoan ere.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi