kritiken hemeroteka

8.623 kritika

« | »

Lehorreko paterak / Iñaki Friera / Susa, 2001

Etorkinen ametsen urperatzeaz Oier Guillan / Gara, 2001-11-03

Dramatikoa da Afrikako herrietan jendeak bizi duen egoera. Dramatikoa da Europara bizimodu baten bila etortzen diren ehunka pertsonaren patua paterak kostara iristen ez direnean. Dramatikoa, zalantza izpirik gabe, Andaluziara iritsi direnek bizi beharko dutena, Europako ametsa betetzen bada.

Azken alderdi honetan murgiltzen da bereziki Iñaki Friera idazlea Lehorreko paterak eleberrian. Izenburuak berak adierazten duen bezala, arriskua eta zailtasunak ez dira amaitzen patera bestaldera iristearekin. Sarritan, legezkotasunaren itzaleko kantoietan ihesi, bestelako urperatze eta ekaitzak jasan beharko dituzte etorkinek. Eta horiek mundu berri baterako ametsa zapuztuko diete maiz askotan. Amestutakoa eskura izan eta heldu ezin, ametsa saldu zieten berauen hatzaparretan erorita sarri.

Ahmed-ek, hamazazpi urteko gazte marokoarrak, bestelako xede batez hasiko du Europara eramango duen ibilbidea. Bere arreba Jezabel erditzear dela abiatzen da senarrarekin amestutako mundu horretara. Haurra etortzear da eta Europako mugen barrean jaiotzea nahi dute, beraiek ezagutu ez dituzten aukerak eskuratzeko.

Pateraren proba gaindituta ere, senarra kartzelaratuko dute eta Jezabelek Fatima jaio berriarekin egin beharko dio aurre egoera berriari. Denborarekin, ordea, Afrikako senideek haren berri izateari utziko diote. Ahmed arrebaren bila abiatuko da segituan. Pateran abenturak bizi ostean, bere kargu hartuko duten bi pertsonaia berezi aurkituko ditu: Said kazetaria eta Maixabel abokatua. Beren arloetan etorkinei loturiko arazoei aurre egiten arituak biak.

Ahmed gazteak eta lagun aurkitu berriak arriskuz josiriko istorio batean murgilduko dira, marokoar gaztearen bihotz eta grinak markaturik une oro. Haren arreba Jezabelen haragitan ezagutuko dira modu paraleloan etorkinen pairamen asko, eta, tartean, ustelkeria, bortxa eta prostituzio sareen berri agertuko da. Izan ere, haurra jaio eta laster batean hasiko baita Jezabel bere ametsetan asmatu ezingo lituzkeen pertsonak eta egoerak ezagutzen, legez kanpoko egoeraren mehatxupean.

Maixabel abokatuak azalduko dizkigu, bere hitzetan, istorio lazgarri horren urrats guztiak. Maixabelengan topatzen ahal dira elkartasuna adierazi eta praktikatzeak ekar litzakeen kanpoko arriskua eta barruko borroka. Izan ere, eta bera abokatua izanik gainera, ustelkeria topatuko dute nonahi: Polizia eta epaitegietan, etorkinentzako barrera etxeetan, ameslarientzat krudelki gordetako azpimundu europarrean. Zenbaitetan Maixabelek berak errealitate gordinaren aurrean justizia egarria sentituko du, justizia egiteko sortutako balizko mekanismoek bere ustelkeriatik ase ezin duten egarria.

Narrazioan zehar bizitako gorabeheretan gizatasuna da pertsonaiei gertakizunen haria gordetzea ahalbideratzen diena, aurkeztutako egoera gordinak gainditzeko bermea. Ildo horretan topatzen ahal da narrazio honen indarrik handiena. Gustura irakurri ahal den erritmo biziko narrazioa izanik ere, kutsu polizialeko ezaugarrietara gerturatzen denean ezagutzen ditu mementorik ahulenak, ez baitu estruktura aldetik berrikuntza handirik ekarriko. Zenbait egoeratan eszenaren indarra zein sinesgarritasuna ezbaian jarri litzake irakurleak. Baina, funtsean, pertsonaien gizatasunak, elkartasunaren harian borroka egiteko nahiak eta kontatutakoaren kutsu errealak narrazioan barneratzen lagun dezakete.

Egunez egun emaitza latzak ekartzen dituen arazoetan murgiltzen hasteko gonbita izan daiteke Lehorreko paterak eleberria. Liburuan bertan jada irakurri ahal dena baino askoz dramatikoagoa eta gordinagoa sumatzen ahal den errealitatea, edonola ere. Erritmo biziko narrazioaren bidez, gogoeta egiteko gonbita, gure egunerokotasunean uzkurturik zein agerian kausitzen ahal den errealitatearen isla.

Azken kritikak

0 negatiboa
Arantzazu Lizartza Saizar

Maddi Galdos Areta

Hiria gure oinetan
Irati Majuelo Itoiz

Maialen Sobrino Lopez

Silueta
Harkaitz Cano

Aiora Sampedro

Nonahiko musika
Juan Kruz Igerabide

Felipe Juaristi

Katona
Antxiñe Mendizabal Aranburu

Mikel Asurmendi

Denbora bizigarri baterako
Marina Garces

Irati Majuelo

Jostorratza eta haria
Yolanda Arrieta

Amaia Alvarez Uria

Haize begitik
Mikel Ibarguren

Ibon Egaña

Izen baten promesa
Hedoi Etxarte

Asier Urkiza

Zubi bat Drinaren gainean
Ivo Andritx

Aritz Galarraga

Panfleto bat atzenduraren kontra
Pello Salaburu

Mikel Asurmendi

Denboraren zubia
Iñaki Iturain

Aritz Pardina Herrero

Etxeko leihoak unibertsora
Alba Garmendia Castaños

Irati Majuelo

Izen baten promesa
Hedoi Etxarte

Joxe Aldasoro

Artxiboa

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

2025(e)ko urtarrila

Hedabideak