« Bazterkulturaren egoeran | Narratzaile petoarena »
Gizona bere bakardadean / Bernardo Atxaga / Pamiela, 1993
Hotel Atxaga Itxaro Borda / Argia, 1994-06-19
Nobela ikaragarria, ikararen lehen zentzua, kaleratzea lortu du Bernardo Atxagak. Hotelaren giro hertsi bezain itotzalean salbamendurik ez dago, eta hotelean aterbetzen den guzia madarikatua da. Hor bizi eta ibiltzen diren pertsonaiak oro negatiboak dira. Trahitze, salatze, kontzientziaren botzaren baztertze, lagun urkoaren ezeztatze, Atxagak sortu hotela, izan ditake sistema liberalaren metafora egokia, kulpabilitatearen gainean oinarritua.
“Gizona bere bakardadean” elaberrian zehar pertsonaiak preseki dira arazo: beren buruei ez diete barkatzen aktibista ohiak izatea, eta agian barkatze ahalmen horren ukatzeak egiten ditu hoteleko jabeak eta bizitzaleak, soraio, gaizto, gaitz, esperantzarik gabe, jendetasunaz ments. Gizonak bai, hoteleko haur bakarra, baina batez ere emazteak —euskal literaturako betiko problema emaztearen tokia eta agerpena dela jakinik— sexorako edo desiraren kilikatzeko baizik balio ez duten. Belle eta Greta zakurrak esker edo amodio gehiagorekin tratatuak direla aitor dezakegu.
Kulpabilitatearen inguruko giro horretan, ETAko gaurko bi aktibisten gordetzea, nobelaren haria izanagatik, anekdotikoa agertzen da, agian atzerrietako hizkuntzetan ainitz estimatuko den herri honen pundu folkloriko tipikoa. Eta galdatzen ahal dugu, anekdota hau berdinki, zein heinetaraino den sinesgarria. Carlos aktibista ohiak Sabinok erakatsi seguritate konsignak hain ontsa gogoratzen dituelarik. Alta, gune horretan, liburuaren erditsuan, Carlosen eta Joneren arteko solasaldiaren pasartea arras erakargarria zaigu, liburuko hoberena menturaz, Carlosek orduan humanitate apurra beretzen baitu.
Iduriz bururik ez buztanik gabeko bukaera, nobelaren ezaugarri bezala aintzina genezake: Carlosen herio iragarria baztertuz, Pascal ume inoxentearena xurxurlaturik zaigu, eta hemen dago, europear haurrekilako minberatasuna harro dezakeen ozka. Manipulaziotik hurbil.
Hiztoria ez da erraza kondatzeko, mila hari iruten dituelako aldi berean idazleak. Atxagak desafio handia eraman du, elaberriaren teknika modernoak menperatzen dituela erakutsiz, eta molde batez alfatik omegara irakurtzen den nobela erdietsiz. Azkenean, Euskal Herrian iharduten duen belaunaldi oso baten kondakizuna da, kulpabilitatea haizatzen saiatuz, kontzientzia on berria eskuratzeko indarraren lekuko.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro