« Ezinbesteko bihurtua | Bizikletaz egindako bidaiaren kronika »
Ipuin antzeko alegi mingotsak / Mikel Zarate / Labayru, 1985
Alegi mingotsak Itxaro Borda / Argia, 1993-09-19
Norbera, bere lehen hihozkadetarat ützültzen denean, amoltsüki begira, beti kausitzen dü bide-hegian, bizkaitar idazle hat, Gabriel Aresti edo Lauaxeta, edo orano Mikel Zarate. Elkarrek, 1991n eman zeigün “Haurgintza minetan” izeneko elaberri harrigarriaren txestea, eta ez hain güti, Pannecau karrikako libürütegi baten ataletan. Labayru ikastegiak, 1985ean, “Sutondoan” sailean berrargitaratu “Ipuin antzeko alegi mingotsak” atzaman dütügü. Eta gu heinbat gazte girenentako, eskertzekoak dira, prefosta, obren errautsen petik elkitze-mobimentü horiek.
Mikel Zarateren ipuin llabürretan hiru gaüza azpimarkatzekoak dira. Hasteko, ipuin bakotxak dakarren mina, bizi-kolpea, hitz mankatüa, morala eskasa zinezko alegiak izaitekotz, negu ürrina, eta orozbat, mina. Minaren erraiteko lagünzaleak, aspaldiko alegietan nola, abereak dira: abereak mintzo dira Mikel Zarateren idazkietan… noizean behin jenteak eta zonbaitetan bekanikak. Ekidazu herriak iraüteko heltübada, alegi mingotsak behar zütüan. Azkenik, ohargarria da, Mikel Zaratek, bizkaitar eüskalkiari eginarazten deion jautzia: mintzajea egünkotü züan hoilaz-hoila, 1975ean. doidoia paperetan bermatzen hasten zen euskara batuaren eredüer hüilantzeko lehia azkarraz, izkribazaleak argi beit züan, bizkaitar mintzajearen geroa baitezpadako egünkotzearen ildotik joaiten zela.
Mikel Zarateren alegiak —alegia modernoak, labegarai ohien jakileak…— plazer hanitxez irakurten dira, orano ere, —Superlopezen denboretan girelarik…— hitzaren alde ihardokitzeko erditze-lanen bortxak nabaritzen direlarik audela. Ejer beit da mintzaje bati geroaren ürgaitzaren lantatzea…
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui