« Melodramaren ezaugarriak | Dardara hori »
Eremu karroinduak / Luis Berrizbeitia / Elkar, 1992
Karruaren eremüetarik… Itxaro Borda / Argia, 1993-04-18
Poesiak geroago lekü gütiago düala üdüri lüke, gure literatür mündüaren panoraman. Halarik ere, argitaletxeek, noizean behin, dugün hitz eta espazio zuri gosea asetzeko xedeareki, ausartzen dira olerki bildüma zonbaiten plazaratzerat. Poeta gazteen artean, herots handirik gabe, bere bidea zülatzen ari da Luis Berrizbeitia durangarra. Lehen libürüa 1987an ezagützerat eman züan Pamielan, eta “Zoperna generala” haren haizeek, bazterrak harridüraz freskatu zütükean. Aldi honetan “Eremu karroinduak” aipatzen deizkü ildo bardinetik.
Galtoa zera lizate: ea poesia denez bakartarzünaren eta egüneroko bortxaiñien papereratzako moldea? Luis Berrizbeitiak pürü hala uste dü, “poesiaren erresuman sartu dira etsaiak” diolarik. hürrüntxagoñi paregabea den “Ezezkorraren Kredoan” jarraitzez: “Sinesten dut dohakabeak garela/eta gainerako guztia/ digresioa dela”. Jüsto poesia ditakela debaldezko “disgresio” sail hortarik ezkapitzeko tresna erakasten deikü olerkariak, esperantxa hütsen tatareki gerizatzeko estakürürik ez dela erantsiz.
“Zoperna Generala” bilduman bezala, “Eremu karroinduak” hontan poetaren mintzajea da agertzekoa: iparraldeko “Kutsua” nabaritüko deioe frankok; gük ordea estimatzen dügü “batüa”ren aberasteko manera hori, Herrien Arteko Alkargoaren seinale. Xiberotarrezko poema bat ere (ejer… ejerrena heltübada!) kausitzen ahal dügü delako karrüaren eremüetan. Hizküntzaren klasizismoak orano terribleago egiten dütü egüneroko bortxaiñien azalpenak.
“Baina jagoitik poemak debeku dira” dio. Hotzak ez gütü balinba eramanen…
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez