« Korrikalarien bakardadea | Azken kronika »
Patxiko Txerren / Antero Apaolaza / Erein, 1993
Melodramaren ezaugarriak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1993-04-17
“Beti ohi da etxe bakoitzean Txerren bat” irakurtzen da Antero Apaolazaren liburu honetan. Baina zer da Txerren bat? Deabruari berari halaxe deitzen omen diote hainbat tokitan; deabrua bera baino gaiztoago den norbaiti beste hainbatetan; beraz, izendatua daukagu gaizkiaren pertsonifikazioa; berazago, izenik gabe ezin gera etxe-kalte, odol-isurle, ondasun-jale, gezurti, maliziati direnak.
Baina zer da Patxiko Txerren? Melodrama bat. jeneroak eskatzen dituen ezaugarri guztiekin. On ona, bihozbera, Jainkoaren beldur den familia batean, hitz batez euskaldun jatorren artean, sortu egiten da, askotan, belar txarra; izena Patxiko daraman mutiko gaizto eta bihozgabea. Sentimendu onen eta gaiztoen arteko eztabaidak, ekintza onen eta gaiztoen arteko borroka deskribatzen dizkigu nobelak; gaiztoak irabazle ateratzen dira hasera batean (horrek intriga pizten eta interesa areagotzen du), baina azkenean, halabeharrak eta garaiko mentalidadearen haizeak, nor bere tokian jartzen dute; gaizkilea, justiziaren baitan, eskuak loturik; eta onak elizaren baitan, ezkontza zorioneko batera bildurik.
Liburua ez bada guztiz orijinala, Truebaren “El Judas de la casa”ren euskarazko bertsio librea baizik, interesgarria deritzot irakurketari, isurtzen zaion doinu moral eta adibidetsuaren kariaz ezezik, baita kontatzeko elemenduengatik, literatura egiteko baliabideengatik ere. Moralarena aipatu dut, horrelako adibideen aurrean alde edo kontra nagoelako ez, baizik eta garaiko izpiritu erlijiosoaren frogak ikusten ditudalako aipatutako liburuan. Pertsonaia garrantzitsuak dira apaiza, haren zerbitzaria, haren iloba indianoa; haien funtzioa ez da ornamenduzkoa liburuan; pertsonaia eragileak dira, erabakiorrak, eta neurri handian, topikoak. Txomin Agirreren “Garoa” ko pertsonaiengandik oso urruti ez. Bi liburuetan antzeko moraltasuna, gaizkia denari buruzko antzeko eritzia, bizitzari buruzko antzeko filosofia.. Liburu horietako geografia antzekoa ez bada ere, hurbilekoa; batean Antzuola eta Oinati; bestean, Oinati eta Urbiako mendi gaina.
Antero Apaolazaren liburua 1890an argitaratu zen estreinakoan. Harez gero ezagutu ditu beste lau, gutzinez, argitalpen; azkena, orain aurkezten ari natzaizuen hauxe delarik, Andu Lertxundik paratua, eta haren ohar eta iruzkinekin.
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi