kritiken hemeroteka

8.808 kritika

« | »

Hari hauskorrak / Rikardo Arregi Diaz de Heredia / Erein, 1993

Dardara hori Edorta Jimenez / Euskaldunon Egunkaria, 1993-04-25

Poesia idazten duenak hobe luke bere buruaz beste egitea, soka hartu eta urkatu; halaxe irizten diogu batek baino gehiagok behin baino gehiagotan. Hala eta guztiz ere poeta berriak datoz, etorri, liburu berriekin. Hala nola, Rikardo Arregi Diaz de Heredia, zeinaren liburua, “Hari hauskorrak” izenekoa, eskuartean ibili dudan azken egunokin eta, argi eta artez-artez esateko esan nahi dut poesiari nabaritu behar zaion dardara hori nire egin dudala zenbait unetan.

Dardara hori, poesiarena, musika sokak antzez eta egokiro haztatzen direnean geratzen den oihartzuna lakoa dela esango nuke, zeren eta liburuaren izenak berak luzatzen baitigu gonbitea, konparazionea egin dezagun. Bost hari, bost sokatxo hauskor, zeina bere hots-uhinekin eta kromatismoarekin, hara Diaz de Herediak eskaintzen digun kontzertua.

Lehen sokari, lainozkoa eta nota laburrak dakartzana bera, “Ezpata herdoildua” deritza. “Mihien arraildura” bigarren sokak nota epikoak jotzen ditu. “Shibylla”, hirugarrena, Mediterraneoko mahats aleen oihartzuna da; hoba ez. “Arbasoak” ditugu gero hurrengoa, zeren zer ote gintezkeen gu, Pessoa, Leizarraga, Bach edo Cernuda gabe? Hutsaren hurrengoa edo? Bada, bostgarren haria geratzen da, azkena, poetak berak ere halaxe izendaturik duena, “Boskarren haria”. Egia aitortu behar diot egileari, ez dut besteak bezain doi tenkaturik antzeman azken soka hori. Edo nire begietako hatzek ez dakite dardararazten. Berdin dio horrek, ardura duena liburua beronek merezi dituen begi guztiek dasta dezaten baita, noiz-eta poesia ez suizidatzeko —esateko modu bat besterik ez da— arrazoietariko bat ere izan daitekeen honetan.

Azken kritikak

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak