« Gogoak ez zuen nora | Arantxari, guziaren ondotik »
Koloreak euskal usarioan / Patziku Perurena / Erein, 1992
Ortzadar berriei begira Patxi Zubizarreta / Argia, 1992-06-14
Orain artean oso ikerlari gutxi ausartu dira koloreen euskal alfabetoa zehaztera: Txillardegi, M. Azurmendi, J. Sarrionandia… Eta behingoz, Perurenaren azken lan hau hutsune handi bat betetzera datorrela esan dezakegu, bere hitzetan, gauzei beren arima itzultzera: “Gauza bakoitza aipatzeko orduan, haren kolorea isilik uzten dugunean, haren anima ukatzen dugu”.
Asmo horrekin autoreak erabilitako materialea zabala eta era askotakoa da: bere nekazal giroko apunte autobiografikoak, euskalki desberdinen ahozko nahiz idatzizko literatur pasarteak, zenbait jakitunen zuzenketak… Baina materiale hori batez ere iragan denborara mugatzen da, gutxi gorabehera Lauaxeta-Lizardi-Orixe-Miranderekin amaitzen delarik. (Sobra ere orduan euskal-sena —Perurenak hainbestetan aipatzen duen hori— oraindik bizirik zegoeneko garaia).
Herri zaharretan bezala, koloreen euskal abc-a zuriak, gorriak eta beltzak osatu bide zuten, gainerakoak gutxi-asko koloreen eskala klasikoaren eraginez sortuak izan direlarik. Eta hiru kolore horiez gain, egileak berdeari, horiari eta urdinari ere kapitulu bana eskaintzen die. Baita kolore nahasitzat dituenei ere: nabarra, uherra, hitsa, arrea, ubela…
Kapituluen ortzadar zahar hau koloreen sinbologiaz, jatorriaz eta interpretazio desberdinez josita datorkigu, horretarako, zenbait ipuin, pasadizo eta kantu —euskararen pasarterik koloredunenak maitasun kantetan aurkitzen direla esanen banu, ez dut uste gezur handia esanen nuenik— froga gisa agertzen zaizkigularik. Bestalde, bitxi ederrez gain, liburuan ez dira falta Perurenaren ohizko purrustadak: kontuz Lizardizale eta nostalgikoak.
Baina, euskal paisaiaren kolorea aldatu zen bezala, Sarrionandiaren hitzak gogoraraziz, “gaur egun iada deseginik dugu koloreen euskal distribuzio zaharra, mendebaldeko zazpi koloreak arras sarturik, eta berregiturazio problema nabarmena aurkitzen dugu”.
Beraz, euskal usadioaren kolore tratamendu hori gogoan, gauza asko aztertzeke geratzen zaizkigu: gerraosteko koloreen erabilera, harrez geroko euskal literaturak egin duena, eskoletan egiten dena… eta hitz batez, datozen ortzadar berriei begira egin ditzakegun proposamenak.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi