« Malizia sorta zuzena | Zauriek odol-eztia isurtzen dutenekoa »
Haurgintza minetan / Mikel Zarate / Elkar, 1991
Iratxo herritarra, nobelagile Juan Luis Zabala / Argia, 1991-03-17
Ekidazuko herrixkan Urteberri Egun batean gertatutako gorabeherak jasotzen ditu iratxo hatek, hogeitalau ordutan nobela bat idatzi baietz postura egin duela eta.
Batetik bestera mugitzen da Iratxoa hala Ekidazun nola inguruko herrietan, Gezalan eta Botxoan, eta jakin beharreko guztia jakiten eta papereratzen saiatzen da. Eta postura irabazten du, jakina, eguna amaitzearekin batera.
Txomin Agirre Saria bereganatu zuen 1972an iratxo azkarrak idatzitako nobela horrek, iratxoak berak “mozorrodun nohelatzat” jotzen duen nobela horrek. Izan ere, iratxoaren hitzekin jarraiki, “mozorroak, irudiak, sinholoak irakurtzen dakienarentzat, mozorroen barruan nor edo zer dagoen ikusten ahalegintzen denarentzat, ulerterraza izango dela uste diat”.
Ulerterrazegia ere bai behar bada neuk esan behar banu. Mozorroak —irudiak, sinboloak— ez zaizkit oso benetakoak iruditu, mozorroarcn azpian dagoen pertsonaia edo pertsona min den errazegi antzematen delako beharbada, mozorroak pobre samarrak eta gardenegiak direlako. Horixe da kontaketa honen izaerak erakusten duen atalik ahulena.
Gainerakoan, oso gozoa iruditu zait iratxo txikiaren kontaera. Garai eta toki jakin bateko giroaren berri zehatza ematen du, tarteka kantu eta bertso egokiak ezartzen ere asmatzen du iratxoak, eta ezagun du, bai, herria ondo baino hobeto ezagutzen duela, herritarren pentsamoldea eta hizkera bere bereak dituela, eta herria bene-benetan maite ere maite duela, nolabaiteko objektibotasun nahia somatzen bazaio ere.
Haurgintza minetan zegoen euskal nobelagintza —beste “euskal” gauza asko bezalaxe— Zaratek nobela hau idatzi zuenean. Beste nobelagintza bat da gaurkoa, dudarik ez, baina badu gaurko nohelagintzak garai hartakoari zer ikasirik oraindik ere.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi