« Umore beltza baino harago | Ezpondetako pneuma »
Zaldiak akatzen ditugu ba... / Horace McCoy (Xabier Olarra) / Igela, 1989
Zaldiak akatzen ditugu ba… Josu Landa / Argia, 1990-02-18
Iruñeko “Igela” argitaletxe berria bi sail eta liburu banaz kaleratu zen iazko abenduan. Bata jenero poliziakoari emana, eta bestea aldiz jenero beltzari. Ez dirudi bi jenero horiek hankamotzenak direnik euskal itzulpengintzaren barruan, baina begibistakoa da ere argitaletxeko arduradunen gustoak agintzen duela horretan, eta eskubide osoz. Bestetik, jenero beltzeko nobelen itzulpenetatik izan dezake euskal nobelagintzak gehienik ikasteko, hizkera errejistro eta elkar hizketen erabilerari bagagozkie behintzat. Areago, Sail Beltza honen estrainaldirako Horace McCoy bezalakorik hautatuz gero.
Aipatutako bi ezaugarri horiek (hizkera bizi eta elkar hizketen erritmo aparta) “Zaldiak akatzen ditugu ba…” honetan ere orri bete ageri zaizkigu. Bestetik, nobela beltzak egileei eskatzen zien etengabeko berrikuntzaren barruan egile adierazgarrienetakoa dugu Horace McCoy, batik bat pertsonaiei kutsatutako ezaugarri psikologiko ezustekoengatik. Irakurketa arineko liburua, nola ez, baina ezusteko bat baino gehiago erakartzen duena. Ezusteko gutxiago halere nobelaz Pollackek egindako bertsio zinematografikoa ikusi dutenentzat (erderazko “Danzad, danzad, malditos” famatua).
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi